Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 ekaina, 2023 Lurzorua

Konponbide logistikoak nahierara

Vasco konpainiak bere 50. urteurrena ospatzen du nazioarteko merkatuko logistika-konpainiarik egonkorrenen artean
Jon Azarloza.

Vasco-ren historia negozioetarako eta hauen ikuspegi estrategikorako talentu bikaina duen ekintzaile baten historia da. Pertsona hau Kepa Azarloza da, 1970ean garraioan, logistikan, aholkularitzan eta berrikuntzan gaur egun erreferentea den konpainia bat fundatu zuena. Konpainia honek nazioartekotzeko ezohiko gaitasuna du, eta horregatik Mauritania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia, Puerto Rico eta Dominikar Errepublikan ageri da. Konpainia herrialde hauetan mantentzen da bere 200 langileei esker, baita ere ia 40 milioi euroko fakturak sinatzea ahalbidetzen dion familiari esker. Halaxe azaltzen digu konpainiako gaur egungo Aholkularitza Ordezkaria den den Jon Azarlozak.

Nola laburbil daiteke enpresa munduan mende erdiz ibiltzea?

Esan bezala, nire aitak VASCO fundatu zuen 1970ean. Konpainia honek garraioan, logistikan, aholkularitzan eta berrikuntzan diharduen enpresa. VASCOk beti izan ditu nazioarteko ikuspegia eta hazkuntza jasangarria. Honi esker, mundu mailako aldaketara egokitu ahal izan da eta nazioarteko logistikako enpresarik egonkorrenetakoa bihurtu da. Nire aita jubilatuz geroztik, Mauritania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia, Puerto Rico eta Dominikar Errepublikan dagoen familiako multinazional honen Zuzendaritzaz arduratzen naiz.

Eta gutxienez 50 urteotan norberak atzera begiratuz gero, zer ikus daiteke?

Iraganera begiratzean, gertatu izan diren aldaketetara egokituz hazi den enpresa bat ikusten dut. Vasco Catalana de Consignaciones izenarekin hasi ginen, Romeu talde kataluniarrarekin, nire aita Bilboko portuko itsas-agentea zelarik. Eta orain nazioarteko talde logistikoa gara.

Aitarengandik jasotako zein irakaspen nabarmenduko zenuke?

Nire aitak konpromezu handia izan du Bilboko portuaren garapenarekin eta beti aktiboki kolaboratu izan du erakunde, asoziazio eta hainbat kontseilurekin. Baina izan duen dedikazioaz eta intuizio enpresarial eta estrategikoaz aparte, zerbait hautatu behar banu, dudarik gabe beraren etorkizunerako ikuspegia izango litzateke. Izan ere, talde beraren baitako proiektu berrietan berrinbertitu du, beste herrialde batzuetan ofizinak zabaldu ditu, beste enpresa batzuk erosi ditu eta gure negozioa lanabes berriez hornitu du.

Nola laburbilduko zenuke Taldearen aktibitatea?

Oraintxe nazioarteko merkatuko logistika-enpresarik egonkorrena gara. Hornidura-katea apurtu ez dadin laguntzen dugu, eta hau erronka nabarmena izan da bizi izan berri dugun pandemian, hornidura-katea bermatu behar dela erakutsi baitigu.

Eta zer moduz doa urte korapilatsu hauek pasa ondoren?

Zorionez talde tinkoa sortu dugu eta nazioarteko batasun sendoak ditugu, hala nola munduko ontzi-enpresarik handienetakoa den Coscorekin. Gainera, txinatarrekin hainbat enpresa bateratu daukagu, bai Txinan bai Europan. Hau gutxi balitz ere, batasun handia dugu IKEAren frankiziarekin Kanarietako, Dominikar Errepublikako eta Puerto Ricoko zerbitzu logistikorako. Honenbestez, posizio finkoa dugula eta aukera berrietan inbertitzen darraigula esango nuke.

Enpresaren izena (VASCO) nahiko bitxia da… Badu arrazoi zehatzik?

VASCO oso atsegin dugu. Batu egiten gaituen marka da. Gure lurralde eta jatorrira batzen gaitu, eta gainera ahoskera erraza du mundu osoan. Gure marka-identitatea Talde gisa birbateratzeaz geroztik oso pozik gaude “Made in Basque Country” identitatea mundu osotik eraman ahal izateaz.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Lurzorua
Patricia Gutiérrez: “Jundizeko Enpresa Elkarteak kanpora begiratzeko unea da”
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Berrikuntza
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
16 urria, 2024 Lurzorua
YOiD: “NANa eskuan eta sinatzeko boligrafoa duen erabiltzaile baten baliokide digitala gara”
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Berrikuntza
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak