Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2023 Lurzorua SPRILUR

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek Erisono-Eibarren eraikin berri bat eraikitzeko obrak bisitatu dituzte ikasturte berriaren hasierako prestakuntza-proiektu gisa

Ingeniaritza Zibileko 4. mailako ikasketa-programaren barruan, Proiektuak eta obren plangintza eta kudeaketa irakasgaiak proiektu pilotutzat hartu du prestakuntza-ikasturtearen hasieran.…
Ingeniaritzako hamabi ikasleak segurtasuneko jantziekin Erisonoko eraikin berriko obrak bisitatzen

Erisonoko eraikin berria BIM-Building Information Modeling metodologiarekin egiten ari dira oso-osorik, bai hasierako diseinu-fasean, bai egungo eraikuntza-fasean.

 

Aurreko urteetan bezala, Sprilurrek eta EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lankidetza-ekimen berri bati hasiera eman diote, jardunbide egokiak partekatzeko eta enpresaren eta unibertsitatearen arteko ezagutzaren transferentzia bultzatzeko helburuarekin. Lankidetza hori Sprilurren eta Spri Taldean sartuta dauden eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoak diren Industrialdeak Sozietateen jardueren eta garapen jasangarriarekiko konpromisoaren barruan sartzen da.

 

Gaur, Donostiako Ingeniaritza Eskolako 12 ikaslek Sprilur Eibarko Erisono poligonoan berriki egiten hasi den hirugarren sektoreko erabilerako eraikin berria eraikitzeko obrak bisitatu dituzte. Ingeniaritza Zibileko 4. mailako ikasketa-programaren barruan, Proiektuak eta obren plangintza eta kudeaketa irakasgaiak proiektu pilotutzat hartu du 2023-2024 prestakuntza-ikasturtearen hasieran.

 

Bisitan zehar, Aurkene Niño Sprilur Taldeko Jasangarritasun arduradunak, obra-zuzendaritzarekin batera, proiektuaren garapena azaldu du hasieratik gaur egungo egoera arte, jarduketaren ezaugarri aipagarrienak nabarmenduz.

 

Eraikin berria eraikuntza-fasean dago eta BIM-Building Information Modeling metodologiarekin ari da garatzen. Metodologia hori eraikuntza-proiektuaren diseinuan eta garapenean aplikatu da eta, gaur egun, egikaritze-fasean ari da aplikatzen. Sorkuntza eta kudeaketa jasangarrirako lankidetzako metodologia da, eta Aurkene Niñoren arabera, “ekonomia- eta ingurumen-errendimendu eraginkorreko eta edozein eraikuntza-proiektutan denborarekin erraz konpontzeko moduko aldagaiak eskaintzen ditu”.

 

Hauek dira diseinuaren edo proiektuaren beste alderdi azpimarragarri batzuk: “ia batere” energia-kontsumorik gabeko eraikina egikaritzea, estalkian autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa duena.

 

Ikasleek oso positibotzat jotzen dute ikaskuntza-formatu hori beren prestakuntza-esparruaren barruan; irakasle arduradunaren testigantzaren arabera, “ikasgeletan eskuratutako ezagutza proiektuen egikaritze-faseko ‘in situ’ garapenera hurbiltzen du”. Aukera ematen die obrak egikaritzearen eguneroko errealitatera eta haien bilakaerara hurbiltzeko, eta izan daitezkeen akatsez, eskatutako aldaketez eta horien ondoriozko ebazpenez ohartzeko.

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Lurzorua
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Lurzorua
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Lurzorua
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Lurzorua
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Lurzorua
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak