Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urtarrila, 2024 Lurzorua

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 7an amaituko da

ELKARTEK programaren helburua da 2030eko ZTBPko esparru estrategikoetan ikerketa kolaboratiboa bultzatzea (oinarrizko ikerketa eta/edo ikerketa industriala). Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak deitutako laguntza hauen hartzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoak dira.

 

Zer da ikerketa kolaboratiboa?

Ikerketa kolaboratiboa I+G arloko proiektuak elkarrekin garatzea xede duten erakunde askoren arteko aliantza da. Funtsezkoa da alderdi guztiek proiektua aurrera eramateko interes eta behar bera izatea. Hala, garatzeko ahalegina partekatuko dute, lotutako arriskuak beren gain hartuko dituzte eta emaitzak erakunde bakoitzaren ekarpenaren arabera partekatu ahal izango dituzte.

Industria adimendunera, energia garbienetara eta osasun pertsonalizatura bideratuz, ongi egindako ikerketa kolaboratiboak parte hartzen duten alderdi guztientzako onuragarriak diren aurkikuntza eta berrikuntza iraultzaileak ekar ditzake.

ELKARTEKek ikerketa kolaboratiboko hiru proiektu mota bultzatzen ditu:

Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa proiektua

ZTBESeko 3 eta 8 eragile arteko taldeak elkarlanean egindakoak. Izaera estrategikoko proiektu berritzaileak izan behar dute, eta industria adimendunaren, energiaren eta osasunaren arloetan ezagutzak zabaltzea ahalbidetu.

Proiektuen aurrekontua gehienez 1M €-koa izan daiteke, eta zenbait urtetarako izan daitezke.

Industria potentzial handiko ikerketa-proiektuak

Funtsezko ikerketa-proiektuak, bideratuak edo industria-ikerketakoak, ZTBESko beste eragile batzuekin lankidetzan enpresa arloko I+Gko unitateek zuzendutakoak, trakzio- eta merkaturatze-ahalmen handia dutenak, eta 2030eko ZTBPko espezializazio arloekin lerrokatuta daudenak.

Proiektuen aurrekontua gehienez 200.000 €-koa izan daiteke, eta zenbait urtetarako izan daitezke.

Interes bereziko ekintza osagarriak

Eskaintza eta Eskaeraren arteko Bitartekaritzako Erakundeek eta Hedapenerako Erakundeek bakarrik garatzen dituzten oinarrizko ikerketa-proiektuei edo industrial arlokoei lotutako ekintzak. Horiek guztiak banaka edo ZTBESko beste eragile batzuekin lankidetzan garatutakoak izan daitezke, 2030eko ZTBPko espezializazio esparruekin lerrokatuta.

Besteak beste, honako proiektu hauek izan daitezke: azterketak egitea, zaintza teknologikoa, lankidetza teknologikoa bultzatzeko jarduerak, I+G+b proiektuak prestatzeko aholkularitza, ezagutzaren transferentzia eta balorazioa, eta I+G+b arloaren nazioartekotze-jardueretan parte hartzea sustatzea.

 

44M € ikerketa kolaboratiborako laguntzatan

Euskadi 2030 Zientzia eta Teknologia Plana (2030eko ZTBP) Horizon Europa esparru-programa berriarekin lerrokatuta dago eta horren helburua da Euskadi Europa mailan berrikuntzan eskualde aurreratuenen artean posizionatzea, funtsezko erronka sozialei aurre eginda: osasuna, enplegua, digitalizazioa, aldaketa klimatikoa eta genero-berdintasuna.

2030eko ZTBPren zutabeei dagokienez, helburu hauek dituen “Bikaintasun Zientifikoa” azpimarratu behar da: ikerketa esanguratsua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) elkarlana indartzea eta ikerketa emaitza eraginkorretarantz bideratzea.

Elkartek programara bideratutako 44 milioi euroko zenbatekoaren helburua da arlo estrategikoetan ikerketa kolaboratiboa bultzatzea eta trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta osasun eta gizarte arlokoa babestea Euskadin eta 2030eko ZTBPren Zientzia eta Teknologia Estrategia garatzen laguntzea eta, hala, Euskadiko Berrikuntza Sistema sendotzea.

Elkarteken laguntzak ez itzulgarriak dira eta gastu haeuek estaltzera bidera daitezke:

  • Ikerketan lan egiten dutenen zuzeneko eta zeharkako kostuak.
  • Ikerketa-proiektuko zati batzuk azpikontratatzea.
  • Ikerketa-jardueratik zuzenean eratorritako gastuak (materialak, bidaiak, auditoria eta abar).
  • Patenteak eta/edo jabetza intelektuala babestearekin lotutako erregistroko eta mantentzeko gastuak.
  • Eta I+G arloko jarduerarekin lotutako azpiegiturak eta ekipoak amortizatzeko gastuak.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat

ZTBESko beste eragile batzuekin elkarlanean ikertzen lagundu nahi dizugu esparru estrategikoetan Euskadiko enpresen lehiakortasuna handitzeko.

ZTBESko 130 eragile baino gehiagoko horietako bat bazara eta sareko beste eragile batzuekin elkarlanean aritu nahi baduzu industria adimendunarekin, energiarekin edo osasunarekin lotutako ikerketa-proiektuetan, eskatu Elkartek laguntzak martxoaren 7a baino lehen!

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Lurzorua
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Lurzorua
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Lurzorua
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Lurzorua
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Lurzorua
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak