Mundu mailako erreferentzia bat portuen sektorean
Prosertek enpresa komertziala beste euskal “txapeldun ezkutu” bat dugu, ultraespezializatua ontziak porturatzeko behar diren elementuetan
Prosertek nitxoko txapeldun bat da. Duela 26 urte sortua, Santurtzin dauka bere egoitza eta 70 laguni ematen dio lana. Daukan negozio-eredu berezia da bere arrakastaren giltza, zeren, bere finantza-zuzendari Alex Garcíak dioen bezala, enpresa bizkaitar hori baita munduan dagoen enpresa bakarra ontzi batek munduko edozein portutan atrakatzeko behar dituen elementu guztiak diseinatu, ekoitzi eta ezartzen dituena. Orain dela hiru urte bere produktuen %5 baizik ez zuen esportatzen, baina gaur egun %70 esportatzen du. Gorakada izugarria, inondik ere, bere zuzendariek mantendu egin nahi dutena, enpresaren presentzia finkatzeko Europa, Afrika, Amerika eta Ekialde Ertainean.
Itsas munduko irudi bat erabilita, ematen du gurutzaldi-abiadura ederra hartu duzuela…
Orain dela 26 urte hasi ginen, baina azken hiru urteotan zabaldu gara nazioarte osora, eta, zentzu horretan, bai, epe horretan askoz ere abiadura handiagoa hartu dugu aurreko 23 urteetan baino.
Inor ez bezalakoak zarete, zeuek diseinatzen, ekoizten eta ezartzen dituzuelako ontzi batek munduko edozein portutan atrakatzeko behar dituen elementu guztiak. Zer esan nahi du horrek?
Kasu honetan esan liteke balio-kate osoa egiten dugula. Portuetan ontzi txikiak elkar jo ez dezaten zintzilik jartzen diren pneumatiko horiek baino askoz gehiago gara… Guk besterik egiten dugu: tona askoko ontzietarako atrakatze-defentsak (hala Oil And Gas sektorean nola portuko sektorean), gurutzaontzientzako atrakatze-pasabideak, iaz Getxoko portuan jarri genuena bezalakoak, ihes azkarrerako kakoak, arazoren bat dagoenean ontzia ziztuan askatzeko, monitorizazio sistemak, portuko gidariak atrakatze operazioaren erdian jakin dezan zein den ontziaren abiadura, makurdura, distantzia… Alegia, ematen du gauza erraza dela, baina konplexua da, batez ere ingeniaritzaren ikuspegitik.
Pasaiarientzako atrakatze-pasabide batek zailtasun maila hori izango luke?
Dudarik gabe, halako bat diseinatzea nahikoa lan konplexua baita. Konparatu, adibidez, aireportu bateko finger batekin, hori ere, gure pasabideak bezala, pasaiarien sartu-irtena ahalbidetzeko gailua. Halere, bada bien artean alde handi bat: hegazkina geldirik dago, lur gainean ez da mugitzen, eta ontziaren kasuan, aldiz, kontuan hartu behar dira mareak, ontziaren balantza, eta orduan pasabideen konpentsazio sistemek elementu finituekiko kalkulu azterketa aski konplexu bat eskatzen dute.
Zein dira Prosertek-en arrakastaren giltzak?
Ontziak atrakatzeko behar diren elementu guztiak hornitzen dituen munduko enpresa bakarra gara, eta hori oso interesgarria izaten da beti portuko agintari batentzat, hain zuzen ere enpresa bakar batekin lortu dezakeelako zerbitzu osoa, askorekin barik. Beraz, alde horretatik ezberdinak gara gure lehiakideen aldean. Eta, hortik aparte, gure zerbitzuek berehalako erantzuna eskaintzen dute eta berrikuntza ahalmen handia dute.
Nola azaldu daiteke zuen enpresak hiru urte eskasean izan duen nazioarteko jauzi handi hori?
2008/2009an, krisialdiaren hasieran, enpresak behartuak aurkitu ziren ohi baino gehiago ateratzera kanpora, bizirik jarraituko bazuten; halere, krisialdiak pixka bat geroago harrapatu gintuen gu, gure sektorea nitxokoa delako, oso berezi eta espezifikoa, baina berdin iritsi zitzaigun hargatik. Portu agintarien inbertsioak murriztu egin ziren eta horrek hausnarketa sakon bat egitera behartu gintuen, eta hausnarketa horrek atzerrira eraman gintuen, ezinbestez. Apustu egin genuen orduan nazioarteko arloan esperientzia zeukan kanpoko zuzendari orokor baten alde, eta izugarrizko aldaketa bat egin genuen; berari esker, une honetan posible dugu munduarekin konektatuta egotea talde komertzial indartsu batekin eta 24 herrialdetan banatuta ditugun agenteekin, eta gero eta ultraespezializatuagoak izatea, horrek dituen arazo guztiekin.
Zer esan nahi duzu?
Zaila gertatzen zaigula talentua atzeman eta atxikitzea. Guretzat gai hori askoz zailagoa da nazioartekotzea bera baino, zalantzarik gabe. Zergatik? Gure produktua hain da espezializatua eta hainbeste alor ukitzen ditu, eta hain ezberdinak (ingeniaritza, mekanika, hidraulika, argindarra, informatika eta softwarea…), non oso zaila egiten zaigun profesionalak aurkitzea. Izan ere, profesional horiek gai izan behar dute, batetik, gure produktua garatzeko, eta, bestetik, komertzialki defendatzeko beren destinoan, izan Europan, Afrikan, Asian nahiz Amerikan, edo jadanik mahai gainean ditugun etorkizun hurbileko proiektuetan Kuwait, Guinea Bissau, Houston edo Panamako kanalean.
Lotutako albisteak

Euskal enpresek Estatu Batuetako itsas-sektore eolikoan duten presentzia sendotu dute
Euskadiko ordezkaritza bat International Partnering Forum 2025 ekitaldian egon da merkatuaren azken joerak aztertzeko, saio teknikoetan parte hartzeko eta sektoreko eragile estrategikoekin zuzeneko harremanak ezartzeko

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek bi txosten bildu ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian parte hartu ondoren, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...