Mikel Jauregi sailburua.
Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 30 apirila, 2025

Euskadiko industria normaltasunez ari da, joan den asteleheneko itzalaldi orokorraren ostean

“Gure industria-sektorearen lana aitortu nahi dugu", aditzera eman du Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
-

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak astelehenean gertatu zen itzalaldi orokorrak industrian izandako eragina baloratu egin du. Euskadiko 17 industria-klusterren arabera, Euskadiko industriaren produkzio-plantek beren fabrikazio-prozesuak berrezarri ahal izan dituzte asteartean zehar –elektrointentsiboak barne—, eta asteazken honetan normaltasunez aritzeko prest dira.

“Gure industria-sektorearen lana aitortu nahi dugu, itzalaldi orokorraren aurrean lanean aritu baita, bere burua suspertzeko, makineria birmoldatzeko eta gaur erabat martxan egoteko”, aditzera eman du Jauregi sailburuak. “Eusko Jaurlaritza elkarlanean aritu zen Red Electricarekin zein Iberdrolarekin, itzalaldiaren ondoren hornidura elektrikoa lehenbailehen berrezar zedin. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu Red Electricako eta Iberdrolako langileei, egindako ahaleginagatik; izan ere, langile horietako askok astelehenetik astearterako gau osoa lanean eman zuten, hornidura elektrikoa itzul zedin eta gure industriak gaur normaltasunez lanean aritu zedin”.
17 kluster industrialek Euskadiko industriaren sektore nagusiak ordezkatzen dituzte: aeronautika eta aeroespaziala, elikadura, automobilgintza, bio-osasuna, eraikuntza, energia, trenbidea, finantzak eta inbertsioak, galdaketa eta forja, habitat-zur-bulegoa-contract, itsas industria, ingurumena, papera, siderurgia, fabrikazioko teknologia aurreratuak eta makina-erreminta, EIKTak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) eta garraioa-mugikortasuna-logistika.

 

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
20/06/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

BASQUEFIK,  aktore  irekia,  kolaboratiboa  eta  ekosistema  ekonomiko  eta  instituzionalarekin  lerrokatua  bizitzako  lehen  urtean
20/06/2025 Finantziazioa

BASQUEFIK, aktore irekia, kolaboratiboa eta ekosistema ekonomiko eta instituzionalarekin lerrokatua bizitzako lehen urtean

Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusian

Nola  eraldatuko  dute  hiri-mugikortasuna  PMUSek?

Nola eraldatuko dute hiri-mugikortasuna PMUSek?

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak hiri-espazioan desplazamendu-modu iraunkorragoak ezartzea helburu duten jardueren multzoa dira, mugikortasun eraginkorragoa eta arduratsuagoa ahalbidetuz

Eusko  Jaurlaritza  hamar  enpresarekin  batera  izan  da  Parisko  Azoka  Aeronautikoan
19/06/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritza hamar enpresarekin batera izan da Parisko Azoka Aeronautikoan

Euskadik historikoki hartzen du parte Europak sektorean duen jarduera garrantzitsuenean, HEGANekin batera (Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra)

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
13/06/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Energia  Clusterra,  orain,  BASQUENERGY  Cluster  da
12/06/2025 Kluster politika

Energia Clusterra, orain, BASQUENERGY Cluster da

BASQUENERGY Clusterrak euskal energia-industriaren nazioarteko izaera nabarmendu nahi du, Euskadin oso errotuta dagoen eta merkatu globalean presentzia handia duen sektorea baita

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Net-Zero  Basque  Industrial  Super  Cluster  arrakasta-eredu  gisa  aurkeztu  dute  trantsizio  energetikoari  eta  deskarbonizazioari  buruzko  hiru  ekitalditan
06/06/2025 Deskarbonizazioa

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster arrakasta-eredu gisa aurkeztu dute trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan

Instituzioen konpromisoa nabarmentzen da, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea

Euskadiko  Osasun-sektoreak  9.400  milioi  euroak  gainditu  ditu
05/06/2025 Kluster politika

Euskadiko Osasun-sektoreak 9.400 milioi euroak gainditu ditu

Basque Health Clusterraren 15. urteurrenean, Asier Albizu presidenteak klusterraren ibilbideko mugarriak berrikusi eta 2024-2027 Plan Estrategiko berriak gidatzen duen etorkizuneko ikuspegia partekatu zuen. Plan horrek 2026rako, osasun pertsonalizatuan, industria bioteknologikoan eta osasun-adimen artifizialean oinarritutako Osasun Poloa berrikuntza-gunea sortzea aurreikusten du

Europako  sektore  eolikoak  32.000  milioi  baino  gehiago  bildu  zituen  2024an  inbertsioetan  egiturazko  eragozpenei  aurre  eginez

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Basque Trade & Investmentek Wind Europe topaketako ondorio nagusiak jaso ditu azken ohar teknikoan, sektorearen egungo egoera, erronkak eta hazkunde-aurreikuspenak aztertuz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.