Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna Enpresa Zibersegurtazuna programa

SPRIk zibersegurtasun arloan emandako laguntzek mila enpresa ingururi egin diete mesede bost urtean

13,6 milioirekin 32,5 milioiko inbertsioak mobilizatu dira sektore honetan. Arantxa Tapia sailburuaren arabera, sektorea "espezializazio maila altuarengatik" nabarmentzen da.
Arantxa Tapia sailburua.

Euskadi Europako erreferentea da zibersegurtasunaren ekosisteman, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak, Cybasquek (Euskadiko zibersegurtasun industriak ordezkatzen dituen elkartea) eta Gaia klusterrak Bilbon antolatutako jardunaldi batean ezagutzera eman denez. Euskadin, milioi bat biztanleko 79 enpresa baino gehiago daude zibersegurtasunaren arloan; Estatuan, berriz, 28, eta Europan, 22. Adituek dei egin die euskal industriari sektorean espezializatutako enpresei laguntzen uzteko, 200 inguru baitira dagoeneko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eman dio hasiera jardunaldiari eta nabarmendu du zibersegurtasuna aukera bat ere badela. “Gure enpresentzako negozio berri gisa sortu da. Erabat zeharkakoa da, eta negozio berri bat hasten denetik hartu behar da kontuan ”

Tapiak gogora ekarri du bere sailak Euskadiko enpresetan zibersegurtasunari lotutako kultura sustatzeko egin duen lana. Babesaz gain, Euskadin erreferentziazko hub bat sortzea ere aipatu du. “Ekosistema ugaria izateaz harro egon gaitezke, enpresa-kopuruari dagokionez goranzko joera duena, eta, aldi berean, askotarikoa, orekatua eta espezializazio-maila handikoa”.

Gaineratu duenez, horrek guztiak “lurralde autonomo eta neurri batean teknologikoki burujabe bihurtzen gaitu. Gure ekosistemaren berezitasun horiek direla eta, Europako ekosistemarik indartsuenetako bat da, eta Europar Batasuneko estatu kideetako beste eskualde batzuek erreferentetzat jotzen dute”.

Guillermo Unamunok, SPRI Taldeko SMARTeko arduradunak, Euskadiko zibersegurtasunaren liburu zuriaren hirugarren edizioa aurkeztu du; sektorearen egoerari heltzen zaio, eskaintzen diren eragile eta zerbitzu guztiekin. “Oso merkatu erakargarria da inbertsioetarako”. Euskadin milioi bat biztanleko 79 enpresa baino gehiago daude; Estatuan, berriz, 28, eta Europan, 22.

Euskadiko startupen hazkundea nabarmendu du, 59 identifikatuta baitaude, eta 142 milioi euro baino gehiagoko balioa dute. “Beren teknologia garatzen dutenak nabarmentzen dira”. Liburu zuriak ekosistema teknologiko indartsua, industria-sektorearen heldutasun digitala eta erakundeen babes bereizgarria duen Euskadi erakusten du. 242 eragile daude; horietatik 193 enpresak dira eta, horien artean, 59, startupak.

Cybasqueko Jesús Urienek Euskadiko zibersegurtasunaren sektorearen karakterizazio-txostena aurkeztu du, eta haren arabera, “gero eta gehiago hazten ari” da eta aditu digital gehiago izateko beharra egiaztatzen du.

Bi txostenen ondorioek adierazten dute zibersegurtasunaren arloan ekosistema ugaria, askotarikoa, orekatua eta espezializatua dagoela. “Espezializatzen jarraituko duela uste dugu, baina enpresak ez dira nabarmen handituko”, adierazi du Unamunok. Talentua da erronka handienetako bat, eta “arrakala argia dago profesionalen eskariaren eta eskaintzaren artean”, gaineratu du Urienek, eta “soldatei dagokienez goranzko joeraren itxaropena” ikusten du.

Iñaki Suarezek, SPRI Taldeko Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, enpresa-garapenerako agentzia publikoaren zerbitzuak eta laguntza-programak erakutsi ditu, 15 milioi euroko partida batekin, Euskadiko, Espainiako Gobernuko eta Europar Batasuneko funtsez hornituta. “Bost ildo berri bultzatuko ditugu”, iragarri du, besteak beste, profesionalak trebatzea, produktuak ziurtatzea edo gertakariak simulatzea.

Zibersegurtasun industrialeko programa

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programari buruz aritu da. Maiatzean emango zaio hasiera 3,5 milioiko aurrekontuarekin. Seigarren edizioa da, eta orain arte 1.000 enpresa baino gehiagori eman zaie laguntza, 13,6 milioiko laguntzak jaso eta 32,5 milioiko inbertsioak mobilizatu baitituzte.

Jardunaldia amaitzeko, bi mahai-inguru egin dira, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak moderatuta. Lehenengoan, industriako zibersegurtasunari buruzkoan, Jorge Barroeta MB Sistemaseko eragiketen zuzendariak adierazi du bere enpresan kontzientziatzeko kanpoko laguntza behar izan dela, eta SPRI Taldearen eta antzeko erakunde publikoen lana goraipatu du, eta programa desberdinekin orain ematen ari den laguntza berbera ematen jarraitzeko. Gainera, enpresei dei egin die zibererasoen esperientziak eta aplikatutako irtenbideak elkarren artean parteka ditzaten.

Secure & IT enpresako Edorta Echavek azpimarratu duenez, zibersegurtasuna ez da “estra bat, premia bat baizik. Gure hornitzaileak ere babestu behar ditugu”.

Bigarren mahaian, ingurune arautzaileari buruzkoan, Iratxe Zuluaga Merytronic enpesako CEOak talentua aurkitzeko arazoak aipatu ditu, eta, horregatik, kanpoko enpresekin ekipo hibrido bat sortu zutela adierazi du, zibersegurtasunari aurre egiteko. Salva Trujillok, Orbik enpresako CEOak, adierazi du gero eta erregulazio handiagoak daudela eta enpresek beren produktuen softwareak eguneratu beharko dituztela.

 

Lotutako albisteak

4 iraila, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
8 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Irontec enpresen komunikazioak, software ingeniaritza eta zibersegurtasuna sustatzen ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak