Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 ekaina, 2023 Zibersegurtasuna

Sektore elektrikoko zibersegurtasuna neurtzeko euskal laborategi berria

Tecnalia ikerketa-zentroak euskal enpresei 2024rako aurreikusitako Europako araudiari aurrea hartzen lagundu nahi die.

Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira energia-azpiegituretan jasandako zibererasoak, egoera geopolitikoaren ondoriozobesteak beste. Konektagarritasuna eta teknologia digitalen hedapena handitzeak eraso horiek jasateko arriskua areagotzen du, eta, horregatik, Europar Batasunak marko juridiko bat ezarri du elementu digitalekin produktuak merkaturatzeko. Araudi hau, Ciber Resilience Act (CRA) izenekoa, 2024an jarriko da indarrean eta nahitaez bete beharko dute ekipo digital, industrial eta elektrikoen fabrikatzaileek. 

Testuinguru horretan, zibersegurtasuna funtsezko elementua da sektore elektrikoaren merkaturako, eta Tecnaliak, BRTAko kideak, gai horretan murgildu da. Ikerketa eta garapen zentroak Europan aitzindari diren laborategiak jarri ditu martxan, enpresek Europako araudiari aurrea har diezaioten. Sei hilabete baino gutxiagoan ENACen egiaztagiri osoa izatea aurreikusten da, kontrol industrialeko sistemen osagaiak eta horien garapen seguruko prozesua ziurtatzeko. 

Gaur egun, Tecnaliak 1.000 m2 baino gehiagoko bost laborategi ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lehenengoa Sare Elektrikoetako Zibersegurtasuneko Laborategia da. Bertan zibersegurtasuneko gertaeren simulazioak egin daitezke eta intrusioen aurrean detektatzeko eta babesteko soluzio aurreratuak probatzeko aukera ematen du. Beste bat Cyber-Ranges Laborategia da, ingurune birtual batean zibersegurtasuneko teknologia berriak ikertzeko, garatzeko eta baliozkotzeko pertsonen prestakuntza- eta entrenamendu-zentroa. 

Ibilgailu Autonomoaren Zibersegurtasuneko Laborategiak ibilgailuen komunikazioek, pribatutasunekoek zein segurtasunekoek, izan ditzaketen erasoak ditu oinarri. Blockchain Laborategian, berriz, industria-datuaren subiranotasunarekin lotutako soluzio teknologikoen saiakuntzak egin daitezke, edo energia-, fabrikazio- edo automobilgintza-sektoreetarako trazabilitate-plataformak. Azkenik, bosgarren laborategia Ekipamendu Elektrikoen Zibersegurasunaren Ebaluaziorako Laborategia da, sektore elektrikoari zuzendua, eta enpresa elektrikoekin hitzarmenak ditu, instalatu aurretik ekipoen zibersegurtasuna ebaluatzeko zerbitzuak eskaintzeko. 

Marta Castro Tecnaliako Digital Lab Services-ko zuzendariaren arabera, “laborategi hauei esker, enpresei lagundu diezaiekegu haien eraldaketa digitalean, eta 5.0 teknologien ezarpena erraztu zibererasoen aurrean erresilientea den era seguru batean. Energiaren sektorearen kasuan, zibersegurtasunaren eta erresilientziaren ikuspuntutik, produktuaren garapenaren bizi-zikloko fase guztiak landu daitezke, eta arau-betetzearen ebaluazio-faseraino eta produktuaren ziurtapen-faseraino iritsi, betiere prozesuan parte hartzen duten agente guztien independentzia ziurtatuz. Gainera, zenbait joera teknologikok, hala nola sare elektrikoko nodoen funtzionalitateen birtualizazioak edo agente batzuen artean partekatutako datu-espazioen erabilerak, are beharrezkoago egiten dute sistema elektrikoa osatzen duten ekipamendu eta sistemen zibersegurtasuna indartzea”.   

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2023 Zibersegurtasuna
Enpresen arteko lankidetza funtsezkoa da eraso zibernetikoak prebenitzeko
Irakurri gehiago
4 uztaila, 2023 Zibersegurtasuna
Ana Ayerbe (RENIC): “industriak bere ekoizpen-prozesuan eta produktuen kalitatean eragiba izan dezaketen zibererasoei egin behar die aurre”
Irakurri gehiago
6 ekaina, 2023 Zibersegurtasuna
DNS Abuse Institute erakundeko zuzendaria PUNTUEUSen izan da
Irakurri gehiago
1 ekaina, 2023 Zibersegurtasuna
Hijos de Juan de Garay, S.A., liderrak soldatutako altzairuzko hodietan eta kalibrazioan
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2023 Zibersegurtasuna
Bost Machine Tools Company, tamaina handiko makina-erremintan liderra den enpresa gipuzkoarra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak