Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 2 urria, 2018 Zibersegurtasuna

Javier Diéguez: “Euskadin, zibersegurtasunaren industria susperraldian dagoen sektorea da”

Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendariak euskal enpresen gaitasuna nabarmendu du, ingurune digitaleko soluzioak sortzen lagunduko duen teknologia propioa garatzeko.
Javier Diéguez, Basque Cybersecurity Centreko zuzendaria

Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendariak euskal enpresen gaitasuna nabarmendu du, ingurune digitaleko soluzioak sortzen lagunduko duen teknologia propioa garatzeko.

 

Robotika, adimen artifiziala eta big data bezalako teknologia berriak hainbat sektore ekonomikotan aplikatzeak aukera berriak ekarri ditu, baina aldi berean, ingurune digitaleko segurtasunarekin lotutako arrisku berrien agerpena erraztu du. Erronka honi erantzuteko asmoz sortu da Basque Cybersecurity Centre – Zibersegurtasun Euskal Zentroa, sektore honetan lanean diharduten enpresei babes instituzionala eskaintzea helburu duen erakundea.

 

 

Erakunde honetako zuzendari Javier Diéguezen iritziz, “Euskadin, zibersegurtasunaren industria susperraldian dagoen sektorea da, abanguardiako teknologia propioa sortzeko gaitasuna frogatu duena”. Diéguez buru duen erakundea estu-estu lotuta dago, alde batetik, zibersegurtasuneko zerbitzuak hornitzen dituzten enpresekin, eta bestetik, nazioarteko merkatuko lehiakortasunari eusteko azpiegitura berriak babestu behar dituzten industriekin.

 

Dagokion eginkizuna betetzeko, zentro berriak manufaktura-industrien zibersegurtasun-proiektuei laguntzea xede duen laguntza-programa aitzindaria du. Gainera, erakundeak sustatutako jardunaldien artean, azaroaren 5ean antolatuko den Basque Cybersecurity Day delakoa nabarmen daiteke. Doako ekitaldi honetarako izena emateko epea irekita dago oraindik.

 

Lotutako albisteak

15 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna
2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
Irakurri gehiago
4 apirila, 2020 Zibersegurtasuna
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena
Irakurri gehiago
10 abendua, 2018 Digitalizazioa
Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
16 uztaila, 2018 Zibersegurtasuna
Globe Testing: “zibersegurtasuna industrian alor zoragarria da”
Irakurri gehiago
5 uztaila, 2018 Digitalizazioa
Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak