Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 10 abendua, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak

Basque Cybersecurity Day, Euskadiko zibersegurtasun ekitaldia.

Bere helburua da topagune izatea zibersegurtasun arloko zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileentzat, eta inpaktu sozialeko hainbat gai lantzea, esaterako, Hezkuntza edo Ziberdelinkuentzia

Basque Cybersecurity Centre-k antolatutako ekitaldiak zibersegurtasun sektorea dinamizatu nahi du, teknologia horiek industrian aplikatuz, helburu bikoitz honekin:

– Euskal ekosistema industrialaren heldutasun-maila handitzea seguruagoa izan dadin eta zibermehatxuetatik babestuago egon dadin.

– Zibersegurtasuna balio diferentziala izan dadila, Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko

 

Inaugurazioa eta Agurra

 
Javier Diéguez, Zuzendaria. Basque Cybersecurity Centre

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua. Eusko Jaurlaritza

 

 


 

Ziberespioitza industria sektoreko enpresei eta azpiegitura erabakigarriei

 
Mahir Nayfeh. McKinsey

Moderatzaile: Samuel Linares. Accenture
 

Samuel Linaresek (Accenture) Mahir Nayfeh (McKinsey-ko bazkidea) elkarrizketatuko du Zibermehatxuaren egoera globalaren eta errealitate mailaren inguruan, Internet bezain globala den arazoa da eta. Elkarrizketan, Mahirrek bere ikuspuntua emango du, zibersegurtasunaren sektorean egindako ibilbide luzean oinarrituta, eta negozio ikuspegiak nahiz geopolitikoak jorratuko ditu.

 


 

 


 

Hornidura katea: ETEa begira puntuan. Aurkezpena eta eztabaida

 
José Corera. Iberdrola Distribución

Javier Herrero. Aernnova Aerospace

Héctor Olabegogeaskoetxea. Irizar eMobility

Íñigo García-Merino. Siemens-Gamesa

Moderatzaile: Susana Asensio. Centro de Ciberseguridad Industrial
 

Enpresak ez dira ikusezinak, ezta txikienak ere. Eta mehatxuak txikietan ere badu eragina Internetera konektatuta egote hutsagatik, edo enpresa handiagoen hornitzaile izateagatik edo Euskadirako estrategikoagoa den negozio bat izateagatik. Araudi sektorial baten bidez behartu nahi izatea ikuspegi erreaktiboa da, minimoei begirakoa, baina errealitatea honako hau da: besteak beste energiaren edo aeronautikaren sektoreetan lan egiten duten enpresa traktore handiek babes maila areagotzeko beharra dute jada. Eta zer esanik ez automobilgintzari buruz mintzatzen bagara, kontuan hartuta ibilgailua urrakortasun bektore handi baten moduan konektatuta dagoela. Ehundura osagarriak bere heldutasun maila areagotzeko beharra dago. Lau traktore handik beren ikuspuntuak partekatuko dituzte, Susana Asensio (CCI) moderatzaile lanetan dela.
 

 


 


 

Publikoa-pribatua kolaborazioa: Aurkezpena eta Aukerak

 
Félix Barrio. INCIBE

Juha Remes. Finnish Information Security Cluster

Iratxe Martín. Basque Cybersecurity Centre

Garikoitz Agote. Fundación ZIUR

Moderatzaile: Danilo D’Elia. ECSO
 

Publikoa-publikoa eta publikoa-pribatua lankidetzak, beren forma guztietan, oinarrizko palanka dira zibersegurtasunaren sektore ekonomikoa garatzen eta industria eragile produktiboetara transferitzen laguntzeko. Lankidetza mota honen aurpegi desberdinen artean daude, adibidez, azpiegitura partekatuak sortzea, eremu desberdinen arteko lerrokatzea, sektore pribatuak estaltzen ez dituen oinarrizko zerbitzuak bultzatzeko lidergoa, edo, beste alderdi batzuen artean, eskualde espezializazioaren estrategiari erantzungo dion bilakaera bat sustatzeko pizgarriak diseinatzea. Hainbat arlotako eragileek beren esperientzien eta ikuspuntuen berri emango dute, Danilo D’Elia-k (ECSO) elkarrizketatuta

 

 


Ekintzailetza digitala, maila globaleko erronka. Aurkezpena eta eztabaida

 
Aitor Urzelai. Eusko Jaurlaritza

Carlos Alberto Silva. Sonae Investment Management

Sandra Wiesbeck. Clúster IT Security Bayern

Miranda Ward. Cylon

Moderatzaile: Urko Zurutuza. Mondragon Unibertsitatea
 

Euskadik izen handia du nazioartean, bere berrikuntza gaitasuna dela eta. Maila handiko ikerkuntza sare bat osagarri izanik, ekintzailetza eta enpresa berrien eraketa oinarrizko elementuak dira berrikuntza horren baitan. Europak mendekotasun teknologiko handia du beste ekosistema batzuekiko (hala nola amerikarra edo israeldarra); bertako teknologia sortzea erronka bat da eta erantzun irmo bat eman behar litzaioke. Urko Zurutuzak (Mondragon Unibertsitatea) gidatuta, erronka horrekin erlazionatutako hainbat eragile mota aurkeztuko ditu aditu taldeak, eta ekintzailetzarako eta teknologia sortzeko erronka handiak aztertuko dituzte, guztiz globalizatuta dagoen sektore batean, kontuan izanda lehiakide azpimarragarrienak nabarmen gaituta eta finantzatuta daudela.

 

 


CEOaren ikuspegia enpresa arriskuaren kudeaketan

Rosa García. Siemens España
 

 

Keynote Speaker. CEOaren ikuspegia enpresa arriskuaren kudeaketan

 

 


 

Joerak. Aurkezpena eta eztabaida

 

Roberto Martínez. Ingecom

Azucena Hernández. Grupo Cybentia Mobility & Cybersecurity

Stefan A. Deutscher. Boston Consulting Group

Moderatzaile: Pablo García Bringas. Deustuko Unibertsitatea
 
Pablo García-Bringas-ek (Deustuko Unibertsitatea) gidatutako aditu taldeak zenbait joera mota aztertuko ditu. Zibersegurtasuna zeharkako eremu bat izanik, joera batzuk teknologikoagoak izango dira, beste batzuk benetako iraultza digital bat bizitzen ari den sektore batekin egongo dira erlazionatuta, eta enpresa arriskuen kudeaketaren zuzendaritza alderdiarekin erlazionatuagoa dagoen hirugarren ikuspuntu bat ere egongo da.

 


 

 


 

Herritar digitalak: Gizarte ziberseguruago baterantz?. Aurkezpena eta eztabaida

 
Rikardo Lamadrid. Gobierno Vasco

Manu Viota. Ertzaintza

Jorge Bermúdez. Fiscalía general del Estado

Cristina Isasi. Psimebi

Moderatzaile: José De la Peña. Revista SIC

 

Gaur egungo gizartea esperientzia negatiboak (salaketak, epai judizialak, inpaktu psikologikoa, hezkuntzaren bilakaera) bizitzen ari da baliabide digitalen gero eta erabilera handiagoaren ondorioz. José de la Peña (SIC aldizkaria) hainbat espezialitatetako aditu talde baten moderatzaile izango da, eta hainbat kasuren eta alderdiren (posizio soziala, adina, sexua…) artean dagoen erlazioa (edo erlazio falta) aztertuko dute

 

 

 


 


 

Amaiera

 
Estefanía Beltrán de Heredia.

Segurtasun sailburua Eusko Jaurlaritza

 


 


 

Laburpena

 

Lotutako albisteak

23 urria, 2021 Digitalizazioa
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2021 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Irakurri gehiago
24 otsaila, 2021 Berrikuntza
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Irakurri gehiago
19 abendua, 2019 Digitalizazioa
H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna
Irakurri gehiago
21 abendua, 2018 Digitalizazioa
Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak