Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 7 ekaina, 2022 Up Euskadi Zibersegurtasuna EIKTak Start up

Gaptain: “Enpresen aurkako zibererasoen % 85 langileen bitartez egiten dira”

Plentziako enpresak Cybersecurity People Centric atera du, erakundeetan zibersegurtasunaren kultura sortzeko plataforma. Dekrarekin akordioa itxi du plataforma automobilgintzaren sektorean sartzeko.

Gero eta digitalizatuago dauden inguruneetara azkar aldatzeak erronka handiak sortu ditu, besteak beste, zibersegurtasuna, oso alderdi esanguratsua eta, batzuetan, ahaztua. Ildo horretan, Gaptain 2017tik ari da lanean eten digitala murrizteko eta prebentzioan eta konpetentzia digitalean hezteko, bai familian eta eskolan, bai erakunde txiki eta handietan.

Plentziako enpresa, Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) enpresen zerrendako kidea, bere irtenbidea hezkuntza-sektorera bideratzen hasi zen, Kids Centric metodologiarekin. Tresna horrek ikasleek dituzten arrisku digitalak aztertu, neurtu eta detektatzen ditu, ondoren, Segureskola programa integrala diseinatzeko, hezkuntza-ingurunearen neurrira.

Orain, konponbidea Euskadiko eta lurralde nazionaleko eskoletan aplikatu ondoren, zibersegurtasunaren kultura sektore industrialera eramateko apustua egin du Cybersecurity People Centric plataformarekin. “Espainia da zibereraso gehien jasaten dituen EBko hirugarren herrialdea, eta batzuetan ez gara jabetzen horrek zer dakarren. Enpresa txiki eta ertainen % 60k ez du irauten bizirik sei hilabete baino gehiago zibereraso baten aurrean, eta bati aurre egiteko batez besteko kostua 105.000 eurokoa izan daiteke”, azpimarratu du Roberto Álvarezek, Gaptaineko CEOak.

Plataformak zibersegurtasuneko oinarrizko protokoloetan eta zibererasoak prebenitzeko tekniketan gaitzen ditu erakundeko langile guztiak, eta langile bakoitzarentzako prestakuntza-ibilbidea pertsonalizatzen du, enpresan betetzen duen rolaren arabera. “Teknologia korporatiboaren erabilera segurua egiten ez duen langile bakar batek arriskuan jar dezake erakunde osoa. Hain zuzen ere, enpresei egindako zibererasoen % 85 langileen bitartez egiten dira”, nabarmendu du Álvarezek.

Hori horrela, Cybersecurity People Centricek langileak trebatzeaz gain, “haien ezagutzak banaka ebaluatzen ditu; zuzendutako zibererasoen simulazioen bidez, zibersegurtasun-neurriak erabiltzen diren ala ez monitorizatzen du; eta, azkenik, langile bakoitza egiaztatzen du; arriskuarekiko esposizioaren maila globala neurtzeaz gain, baita programaren ondoren lortutako hobekuntza ere”, CEOak azaldu duenez.

Duela gutxi, ‘Trofeo al Centro Educativo SegurTI’ saria jaso du Seguridad TIC sarien XV. edizioan; besteak beste, SEK Lab azeleragailuaren, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INCIBE) eta Unicef Laben errekonozimendua jaso du; GAIA klusterreko, Safter Internet Centerreko eta EduTech clusterreko kidea da; eta 2021eko XXI Ekintzaile Sarietako finalista da Gaptain. Tubacex edo CIAC (Kataluniako Automozioaren Industriako Klusterra) enpresentzat egiten du lan, eta berriki Dekra multinazionalarekin sinatu du plataforma automobilgintzako sektorean txertatzeko.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.

Lotutako albisteak

Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
Angel Robles Marzianos 27 maiatza, 2024 Ekintzailetza
‘MARZIANOS’ gozoki osasungarrien atzean dauden sekretuak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak