Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2021 Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC)

BCSCk Nurenbergen aurkeztu du zibersegurtasun arloko enpresetan inbertitzeko Europako funts publiko-pribatuaren ernamuina

Ikusita BCSCk azterlan horretan daukan protagonismoa, Euskadi erreferente bihurtu da Europako eskualdeentzat arlo teknologikoko gaitasunak aldarrikatzeko orduan
Javier Diéguez

Bideragarritasun-azterketa bat egitea izango da Europaren zibersegurtasun arloko gaitasunak eta autonomia handitzeko ekimen anbiziotsu honen lehen urratsa.

ECSOko beste ordezkari garrantzitsu batzuekin batera eginiko mahai-inguru batean, BCSCko zuzendari Javier Diéguezek nabarmendu du ekimen hau oso garrantzitsua dela Europa lehiakorrago egiteko.

Nurenbergeko IT-sa azoka, Europako zibersegurtasun arloko topaketa garrantzitsuenetako bat,  eszenatoki paregabea izan da Basque CyberSecurity Centre (BCSC) egiten ari den bideragarritasun-azterketa ezagutarazteko.  Azterketa horrek  ikertzen du nola diseinatu eta sortu Zibersegurtasun arloko Europako Inbertsio Plataforma (ECIP), zeina lehen urratsa izango baita zibersegurtasunaren sektore estrategikoa indartuko duen Europako funts publiko-pribatu anbiziotsu bat sortzeko.

BCSCko zuzendari Francisco Javier Diéguez Barriocanalek azokako mahai-inguru batean parte hartu zuen ECSOko (Zibersegurtasun arloko Europako Erakundea) beste ordezkari garrantzitsu batzuekin batera, eta aukera baliatu zuen ekimenak izango duen irismena azpimarratzeko. Bere esanetan, proiektu honek zibersegurtasunaren abangoardian kokatuko du enpresen euskal ekosistema, eta baliagarri izango da munduko beste ekonomia batzuekiko dugun menpekotasuna murrizteko. Javierrek, gainerako adituekin batera, esan zuen sektore hau oso konplexua dela eta oso zatikatuta dagoela gure eskualdeetan, baina  jarraian oinarrizko bi faktore nabarmendu zituen Europaren lehiakortasun-maila globala handitzeko: lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia eta gure enpresa-ekosistemak zibersegurtasun arloan duen potentziala.

Zibersegurtasun arloko Europako Inbertsio Plataforma (ECIP) bat sortzeko bideragarritasun-azterketa ECSOren ekimen baten parte da, eta Europako Batzordearen nahiz Europako zibersegurtasun arloko berrogeita hamar bat enpresa handi eta erakunderen babesa du. Ekimen honen oinarrizko helburua da inbertsioak sustatu eta erakartzea Europako zibersegurtasun arloko enpresa gorakorretarantz eta ETEetarantz, Europan bertan garatu ditzaten bai gaitasunak eta bai konponbide estrategikoak.

BCSCk bideragarritasun-azterketa egitea lehen urratsa izan da proiektu estrategiko hori martxan jartzeko bidean, eta berriro utzi du agerian Euskadi protagonista eta erreferente bilakatu dela Europako eskualdeen artean merkatu hau garatzeko orduan, merkatu bat zeinetan berriro errebindikatu diren gure gaitasunak eta konpetentziak arlo teknologikoan.

Protagonismo hori presente egon zen mahai-inguru osoan zehar,  eta  Javierrekin batera aritu ziren  ECSOko beste hainbat ordezkari garrantzitsu, hala nola Axel Deininger, Secunet Security Networks AG enpresako CEO eta presidentea; Martin Kreuzer, Clavister enpresako zuzendaritza batzordeko kidea; Thomas Riechmann, Atos enpresako zibersegurtasun zerbitzuen operazioetako presidenteordea; eta Luigi Rebuffi, Europako Segurtasun Zibernetikoaren Erakundeko (ECSO) idazkari nagusia, moderatzaile lanetan aritu zena.

Osasun krisiaren osteko BCSCren lehen nazioarteko bisita hau  baliagarria izan da, orobat, zibersegurtasuna Europan hartzen ari den paper garrantzitsuari buruzko iritziak partekatzeko beste pertsonaia ezagun batzuekin, hala nola Daniel Lindener eta Monika Marr (Basque Trade & Investment), Maria Angelica Vargas (Howard konderriko Ekonomi Garapen Agintaritzako arduraduna), Sandra Wiesbeck (Baviera IT-Sicherheitscluster e. V. klusterreko kidea), Christine Skropke eta Axel Deininger (Secunet Security Networks AG), Carlos Moreira da Silva, Carlos Alberto Silva eta Margarida Correia (Sonae IM Investment Management), eta Holger Mühlbauer doktorea eta Franziska J. Bock (IT Security Association Germany – TeleTrust).

Basque CyberSecurity Centre-n bidez proiektu anbiziotsu honetan parte hartuz, Euskadi adierazgarri bihurtzen ari da ikusteko nolako paper garrantzitsua jokatzen duten Europako eskualdeek merkatuen garapenerako eta nazioarteko lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko horrelako ekimen estrategikoetan. Paper hori, bestalde, aukera paregabea da Europak zibersegurtasun arloan daukan talentua aldarrikatzeko eta bere gaitasunak hobetzeko.

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
8 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Irontec enpresen komunikazioak, software ingeniaritza eta zibersegurtasuna sustatzen ditu
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Zibersegurtasuna
Sernivel3 Groupek autobide digital ziberseguruak eraiki ditu enpresa eta erakundeentzat
Irakurri gehiago
19 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna
SPRIk zibersegurtasun arloan emandako laguntzek mila enpresa ingururi egin diete mesede bost urtean
Irakurri gehiago
19 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna
Euskadi lurralde erakargarria da zibersegurtasunean inbertitzeko, lankidetza publiko-pribatuari eta erreferentziazko ekosistemari esker
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak