Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 apirila, 2020
PerpetumMobile: Diseinuak eta koloreak Inklusioan laguntzeko

PerpetumMobile es una coloreada iniciativa que nació en 2018 para aprovechar el stock de telas de colchón que se encontraban en un almacén del centro de Barcelona.
PerpetumMobile

PerpetumMobile 2018an sortu zen ekimen koloreztatu bat da. Bartzelonako erdiguneko biltegi batean zeuden koltxoi-oihalen stocka aprobetxatzea izan zuen helburu. Orduan jaio zen etxeko osagarri eta artikuluen bilduma sortzeko idea.

Momentu hartan, Peñascal Fundazioa Prestakuntza Zentroak merkataritza elektronikoaren aukerak aztertzen zebiltzan eta proiektuarekin bat egin zuen Mireia Viladomiurekin batera “Merkatu digitalaren zirrikituak ezagutzeko modurik onena enpresa bat sortzea eta bere zirkunstantzia guztiak lehen eskutik esperimentatzea … Izan ere, Peñaskalen metodologia hau da: lanean ikasi!”

 

Merkaturatzeko zuen bide nagusia online plataformen bidez kudeatzen duzue. Zer neurritan da garrantzitsua ingurune digitala negozio-ereduan? … Zer abantaila eskaintzen dituzue denda fisikoekin alderatuta?

Online salmentak moldakortasunaren abantaila daukate, ingurunera errazago egokitu ahal izatea, zure online komunitatearekin etengabe harremanetan egotea. Hala ere, hazkunde organikoko lan motela da; gainera, hurbileko tokiko offline merkataritzarekin osatu behar da, hauek era online plataformak ere erabiltzen dituzte bere salmentak osatzeko.

 

Diseinu eta artikuluen katalogo zabala eskaintzen duzue; nortzuk dira zuen bezero profil nagusia?

Gure bezero gehienak erosteko nolabaiteko ahalmena duten emakumeak dira, ingurumen eta kontzientzia soziala handia dutenak, eta ulertzen dutenak garrantzitsua dela tokiko sorkuntza eta guztion ondasuna helburu duten ekimenak babestea.

Gure enpresa ereduan ez daude marka handiak ezta ehungintza talde handiak ere, baizik eta tokiko hornitzaileekin lan egiten duten enpresak; hauek ezagutza eta enplegu duina sustatzen dute, eta mundu mailako agenda dute bere buruan, berotze globala murrizteko.

 

Zuen beste apustu garrantzitsuenetako bat pertsonen lanbide kualifikazioa da …

Halaxe da. Peñascal prestakuntza zentro bat da eta bere helburua bigarren aukera bat bilatzen duten pertsonak laneratzea da. Horregatik, lan merkatu horretatik gertu egon behar du, lan eskaintza ikasleei emandako prestakuntzara egokitu dadin. Hala, bost sektoreetako bakoitzak -ostalaritza, klima, zurgintza, metala eta moda eta merkataritza- bere enpresa propioak dituzte, eta, lanpostuak eskaintzeaz gain, prestakuntza plataforma gisa ere funtzionatzen dute.

 

Laguntza publikoak edo pribatuak izan dituzue zuen ekimenetan?

‘Perpetummobile’ bezala laguntza publikoak oraindik ez, baina ongi etorriak izango dira. Sektore pribatutik dagoeneko jaso ditugu enpresen eskaerak, beren bezeroei eta hornitzaileei enpresa-opari berezi, atsegin eta praktiko bat egin ahal izatea bilatzen dutenak. Horrela hasi dugu gure negozio lerroetako bat; enpresa oparia, opari korporatiboa.

 

Gizarte-ekonomia eta kontsumo arduratsua zuen ADNan dago. Zein neurritan ikusten duzue garrantzitsua gizartea erronka berri hauen inguruan kontzientziatzea?

Kontsumo arduratsua premiazkoa da planetaren narriadura geldiarazteko. Ez dugu hainbeste behar ondo bizitzeko eta zoriontsu izateko. Lehengoarekin lotuta, gizarte-ekonomiako empresa bat izatea polita izango litzateke (eta agian utopia bat) pertsona ahulenekiko elkartasuna Gizartearen ekintza guztietan integratuta egotea.

Margaret Mead antropologoak honela zioen: “Zibilizazioaren hasiera gizonak eta emakumeak hurkoa zaintzen hasi zirenean hasi zen”. Biblikoa dirudi, bai, baina ez daAnimalien munduan, femur bat hausten baduzu, hil egiten zara; gizarte zibilizatu batean, hautsi egiten baduzu, bizirik irauten duzu norbaitek sendatuko zaituelako …

 

Erronka gisa ezarri duzue zuen enpresa-proiektuari bideragarritasuna emango dion finantza-egonkortasuna lortzea. Zein da horretarako errezetarik onena?

Finantza-egonkortasunik gabe ez dago enpresarik, nahiz eta oso soziala izan. Errezeta, ibilbide-orriaren desbideratzeen aurrean azkarra izatea da. Batek aurreikuspenekin lan egiten du, eta, beraz, ez dira zientzia; ustekabeak izkina bakoitzean itxaroten dute … adibidez, Koronabirusaren pandemia, gure enpresa-plana berrezartzera behartuko gaituena!


+info: https://perpetummobile.store

PerpetumMobile Mireia Viladomi

 

weetbe walter pack idelt mascarilla
Barnekintzailetza 1 iraila, 2020
Hiru euskal gaztek maskara garden eta kustomizagarria diseinatu dute

Hiru euskal gaztek "Weetbe mask osaka" maskara "gardena eta kustomizagarria" diseinatu...Leer más

intraemprendimiento
Barnekintzailetza 26 ekaina, 2020
Barne Ekintzailetza: Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk enpresentzako laguntza indartu dute

Ba al du zure enpresak negozio-aukera berririk? Covid-19rekin lotutako jardueraren bat egin al...Leer más

kentu
Barnekintzailetza 28 maiatza, 2020
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

Barnekintzailetza 25 maiatza, 2020
LabsLand-ek bere urruneko laborategi-sarea ireki du ikastetxeentzat

  Proiektu honekin posible da denbora errealeko esperimentuak egitea mundu osoko...Leer más

David Zabala
Barnekintzailetza 15 apirila, 2020
Ekomodo: “Inoiz baino lankidetza eta batasun handiagoa behar dugu krisi hau bezalako erronkei aurre egiteko”

  Ekonomia Zirkularreko Europako erreferentea den enpresak (Eko-REC taldeko spin off-a)...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?