Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 urria, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Munduko lehen startup-a gara Blockchain teknologian legezko balioa duten M&A operazioak egiten”

CodeContract Bilboko startup gazte bat da, AiPowerren inkubatua, eta Escrow kontratuen mundua goitik behera irauli nahi duten bi ekintzaileen proiektua.

CodeContract Bilboko startup gazte bat da, AiPowerren inkubatua, eta Escrow kontratuen mundua goitik behera irauli nahi duten bi ekintzaileen proiektua. Eta nola lortu nahi dute? Honelako akordio finantziero bereziak sortzeko eta gauzatzeko gai den plataforma berritzaile batekin.

“Enpresei horrelako kontratu automatikoek eragiten dizkieten buruko minak saihestea da gure helburua nagusia eta hori lotzeko gure plataformaren bitartez, eragiketa denbora errealean nola dagoen ikus dezakete, aldaketak egin, eragiketari buruzko azken jarduera ikusi edo abisu batzuk pertsonalizatu ”, dio Sergio Gallastegui, bere CEOak.

 

¿Nola azalduko zenioke Blockchain teknologia ezagutzen ez duen pertsona bati?

Nik bloke-kate bat bezala deskribatuko nuke, ingelesetik egiten den itzulpenaren arabera, 2.0. kontabilitate-liburu bat bezala funtzionatzen duena. Informazioa kate batean konektatutako blokeetan gordetzeko aukera ematen du eta kate hori ordenagailu desberdinetara akoplatuta dago munduan zehar. Bloke berri bat sartu aurretik, informazio-bloke horien guztien egiaztapen automatikoa egiten du. Onura nagusiak hauek dira: informazioaren aldaezintasuna, diru-eragiketen gardentasuna, transakzioaren segurtasun gorena eta operazio bakoitzaren trazabilitatea.

 

Zuen proiektuan zentratzen bagara, nola definituko zenuke Code Contract?

Online plataforma bat da, Blockchain teknologian oinarritutako kontratu automatikoak sortzeko eta burutzeko aukera ematen duena. Teknologia berritzaile honen xarmarik nagusiena ezagutzarik ez duten pertsonentzat diseinatu izan dela da, eta kontratu mota horiek eskaintzen dituzten abantailen erraztea du helburu. Kontratu automatikoak ‘Escrow deposit’ deiturikoak dira, hauetan hirugarren pertsona bat behar da, normalean banku-erakunde bat, non dirua gordailutzen den. Aldez aurretik finkatutako baldintza batzuk betetzen direla, bankuak aktiboak askatzen doa, eta aktibo hauek, dirua edo ondasun higiezin izan daitezke.

 

Nola sortu zen startup hau?

2018ko martxoan sortu zen, talde lerrokatu, sutsu, ilusioz betetako eta etengabe lan egiteko prest zegoen baten bidez. Nire ustez, enpresa-proiektu baten hasierako funtsezko kontzeptuetako bat helburu komunak dituen lantaldearen garrantzia da. Beti erakutsi didaten adibide bat raftinga egiten duen pertsona-talde batena da: pertsona guztiek alde berdinean egin behar dute arraunean aurrera egiteko, pertsona bakoitzak norabide desberdinetan arraun egingo balu, korronteak eramango lituzkete.

Rafting jaitsiera hori gogorra eta neketsua egiten da, horregatik gozatu behar duzu bidaiaz. Startup guztiek jasaten dituzte motibazioa oso handia diren uneak, gauzak ondo ateratzen direlako, eta moral baxuko beste une batzuk, gauzak ez direlako planifikatutakoaren arabera ateratzen. Gure kasuan, antzeman genuen merkatuan ez zegoela Blockchain benetan aplikatutako eta balioa ematen zuten kasu askorik. Merkatua aztertuta, ikusi genuen aukera bat zegoela kontraktuekin egindako operazio jakin batzuetan, eta horri ekin genion!

 

Zer zerbitzu eskaintzen dituzue?

Gure helburua kontratuen exekutatzea automatizatzea, segurtasuna eta gardentasuna bultzatzea da. Horretarako, oso kasu zehatz batekin hasi gara, Escrow edo deposit kontratuak, hain zuzen ere. Iraupen mugagabeko akordioak dira, mesfidantza ezabatzeko erabiltzen direnak eta bitartekari gisa jarduteko kanpoko bat behar dutenak. Hirugarren honek, aktiboaz atxikitzeaz eta entregatzeaz arduratzen da, erosleak eta saltzaileak emandako jarraibideen arabera. Gaur egun, kontratu hauek merkantziak bidaltzeko, logistikarako, enpresen salerosketarako, inbertsioetarako edo higiezinen merkatuan erabiltzen dira.

 

Code Contractek ematen dituen onurei dagokienez, honako hauek nabarmenduko zenituzke …

Escrow kontratuek buruko min batzuk ematen dituzte. Aktibo guztia kanpoko hirugarren persona honen interpretazioa kontutan hartuz exekutzatzen da. Prozesua eskuz egiten da eta eroslearen edo saltzailearen presentzia fisikoa behar da aldaketaren bat egiteko edo operazioari buruzko informazioa jakiteko.

Code Contract plataformaren erabilerarekin, buruko min horiek ezabatu nahi ditugu; izan ere, Escrow operazio automatikoki egiten da eta plataformaren bidez egoera denbora errealean ikus dezakegu, aldaketak egin, eragiketari buruzko azken jarduera ikusi, abisu batzuk pertsonalizatu, lege-txosten zehatz bat deskargatu … Gainera, plataformak operazioaren hasieratik amaierara gertatutako ekintza guztien erregistro bat gordetzen du. Hori gutxi balitz, Munduko lehen startup-a gara Blockchain teknologian legezko balioa duten M & A operazioak egiten.

 

Zein sektoretara zuzentzen zarete nagusiki?

Plataformaren garapen fasean Cuatrecasas abokatuen bulegoarekin batera aritu gara lanean, estatuan eta nazioarte mailan izen ahandia dutenak. Gure egungo helburua Escrow kontratuetan espezializatzea da, eta horregatik, gainera, hainbat sektoretako beste enpresa pribatu batzuekin lanean hasi gara.

 

Diruaz hitzegiten ari garenez gero, zer kostu du Code Contractek?

Hori asko landu dugun zerbait da, eta buelta asko eman dizkiogu; azkenean, SaaSen (Software as a Service) oinarritutako negozio eredu bat probatzea erabaki dugu. Horrela, bezeroari aukera ematen diogu erabilitakoaren arabera ordaintzeko. Azpimarratu nahi dugun puntu bat da bezeroa ez dela egokitu behar kriptomoneta bidezko ordainketara (Bitcoin, Ether …), baizik eta guk bere monetara egokitzen gara (Euro, Dólar, Yúan …).

 

Etorkizunera begira, helburuak eta erronkak?

Galdera hori gustatzen zait; izan ere, epe laburrera eta ertainera dugun helburua Escrow kontratu guztietarako plataforma bihurtzea da. Horretarako, 2020an hiru erabilera-kasu izan nahi ditugu merkatuan: Smart Escrow M&A operazioetan, smart Escrow Real State operazioetan eta Smart Escrow merkataritza-operazioetan.

 

Nola jar daitezke harremanetan CodeContract erabiltzeko interesa duten enpresak?

Gaur egun, aurremerkaturatze fasean gaude bete betean, eta, horretarako, info@codecontract.io posta elektronikoa zabalik dugu. Gainera, hainbat programatan, ekitalditan, enpresa-topaketetetan parte hartzen ari gara, gure plataforma bikaina ezagutzera emateko helburuarekin.

 

+info: www.CodeContract.io

Lotutako albisteak

26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
ORBIK SLAVADOR TRUJILLO 15 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Salvador Trujillo, ORBIK Cybersecurity enpresaren CEOa: “Euskadin, lau delitutik bat zibersegurtasunarekin lotuta dago”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak