BioDTek, “osasunaren zerbitzurako zientzia”

16 apirila, 2019
equipo biodtek

BioDTek kirola egiteko orduan ditugun arriskuak saihesteko biosentsoreak garatzen diarduen Startupa da. “Kirola egitean, ardura bakarra lehiatzea edota gozatzea izateko lan egiten dugu. Horretarako, seinale biologiko konplexuak informazio sinple, garrantzitsu eta zehatz bihurtzen ditugu”.

Gasteizko Farmazia Fakultatean kokatuta dagoen startup hau saritua eta babestua izan da Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia (SPRI), Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteizko Udala, BIC-Araba eta berriki Fool’s Dinner Vitoriaren eskutik.


“Zeure gorputzarekiko komunikazioa errazten dugu zure bizi-kalitatea hobetzeko”…

Dispositibo mugikorrekin lan egiten dugu egoera arriskutsuak aurreikusteko, kirolaren kudeaketa hobea lortu nahian. Honen ondorioz:

  • Errendimendu eta jarduera fisikoa handitu egiten da kirolariak bere kontrolerako lanabesak izanez gero.
  • Lesioak eta hauen ondorioak saihestu edo gutxiagotzen dira.
  • Odol-analisirik behar ez duen denbora errealean eginiko monitorizazioaren ondorioz, marka hobeak lortzen dira. Hala, odol-analisien metodo deseroso, mingarri, korapilotsu eta karua aurreztuz.

Honekin guztiarekin, kirolariari laguntzen diotenak, familia eta antolatzaileak lasaitu egiten ditugu. Hala, arriskuak gutxiagotzeaz gain, lasaitasun honek bereizi egiten gaitu.

 

Talde gazte eta irrikatsua osatzen duzue, zientzian eta injinerutzan adituak eta balore jakin batzuen aldeko apustua egiten duzue.

Taldeak unibertsitate-giroaren antzeko giroa du. Ezagutza-esparru bereziak batzea du helburu, honela dispositibo mugikor, berritzaile eta adimendunak sortuz. Hala, dispositiboak seinale biologiko konplexuak erabiltzaileentzat sinplea eta garrantzitsua izango den informazio bihurtzeko gai izango ahal dira. Esan beharra dago, ikerkuntza eta berrikuntza zientifikoa maite ditugula eta teknologia mugikorrak pertsonen bizi-kalitatea hobe dezakeela sinesten dugula.

Edilberto Ojeda Hernández, sendagaien sorkuntzan doktore eta BioDTek proiektuaren Zuzendari Betearazlea.

Fernando Benito López, mikroteknologietan doktore eta BioDTek-en Zuzendari Zientifikoa.

Lourdes Basabe Desmonts, kimika supramolekularrean, sentsore optikoetan eta mikro eta nanoteknologietan doktore. BioDTek-en Kalitate-Zuzendaria da.

Patxi Ajoa Salazar, injineru elektroniko eta fisikaria, taldeko Injinerutza Elektronikoaren Zuzendaria.

Aitor Iriondo Pascual, injineru mekanikoa eta sistemen Injinerutzan masterra. Diseinua eta Moldaketa zuzentzen ditu.

Unai Pagalday Martínez, injinerutza biomedikoko ikasle da eta Diseinu eta Egituren Biobateragarritasunen Operazioez arduratzen da.

 

LAGUNDU-ID Biosentsoreaz mintza zaitezte: zein ezaugarri eta funtzionaltasun dakartza?

Aipatzekoa da produktu hau garapen-fasean dugula. Lanean ari gara lehenengo eredua urte honetako amaierarako prest izateko.

Negozio-eredua sentsore autonomo baten diseinuan datza. Sentsoreak izerdiaren osagaiak denbora errealean eta jarraian azter ditzake. Hala, egoera fisikoa azter daiteke odol-laginik gabe. Biosentsoreak erabili eta botatzeko kartutxo mikrofluidiko gisa garatu ditugu, sistema elektroniko berrerabilgarriaz. Bestalde, teknologia hau merkatuan dauden jantzi zein dispositiboetan barneratzeko aukera dago.

 

Nortzuk dira zuen produktu eta zerbitzuak izango dituzten bezero potentzialak?

Dispositibo honen merkatu potentziala atleta bera da. Beste alde batetik, kirol elkarteek eros lezakete, haien kideek, ekitaldien antolatzaileek, kirol ekitaldien osasun zerbitzuek, gimnasioek edota bestelako erakundeek zerbitzu bereizgarria eskaintzeko euren kirolariei.

 

Osasunaren esparruan entitate publiko eta pribatuen babesa jaso duen proiektu teknologiko ona eta berritzailea zuena.

2011tik daramagu ideia honetarako ikertzen, Dublin City University eta UPV/EHUaren eta Ramón y Cajal programaren fondo publikoen bidezko proiektu eta diru-laguntzei esker.

Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso dugu SPRI (Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia) eta Ekintzaile programaren bitartez, baita EHUko Arabako Kanpuseko Inizia programaren bitartez ere. Gasteizko Udalaren ekintzailetza programaren bidez, “emprender” jaso genuen, eta BIC-Araba (Arabako Berrikuntza eta Negozioen Zentroa), Gamaker-Vitoria eta crowfunding plataformen (Fool’s Dinner Vitoria) laguntza ere izan genituen.

Gainera, zenbait sari jaso ditugu:

  • Gasteizko Alava Emprende lehiaketako lehen postua
  • Gasteizko Fool’s Dinner lehiaketako lehen postua
  • Eibarreko Toribio Echevarria lehiaketako finalista
  • Arabako Kanpuseko Inizia sariketan bigarren postua.

 

+info: https://www.biodtek.com

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow