Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 6 urtarrila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Ironchip: Finantza- eta industria-guneak bestela babesteko gai gara

24 urte besterik ez dutela, San Mamesen ikasitako bi injineruk Ironchip sortu zuten 2017an, euren laguntasuna eta ekiteko grina direla medio...
ironchip julen jose

24 urte besterik ez dutela, San Mamesen ikasitako bi injineruk Ironchip sortu zuten 2017an, euren laguntasuna eta ekiteko grina direla medio: “Estatu Batuetako broker batek aurkeztutako lizitazio pribatu batetik sortu zen; hiru hilean burutu behar zuten fintech plataforma baten erakusgaia, aukera binarioak, forex eta etorkizuneko arloetan operatzeko, erabiltzaileentzat segurua, eskalagarria eta ulerterraza zatekeena. Enpresa fundatu gabe geundela, lizitazioa irabazi eta broker honi zerbitzua eskaintzeari ekin genion. Orduko kasik ez genekien nola dabilen inbertsioen mundua…”

 

Startup baten hastapena berez erabateko esperientzia da, ezta?

Piloa ikasi genuen enpresen munduari loturiko kontzeptu, inbertsore eta segurtasunari buruz. Hala ere, gurekin zerikusirik ez zuten arazoak zirela eta, proiektua bertan behera utzi zuten dirutza esanguratsu baten truke izenpea jartzeko geundenean. Nolanahi ere, esperientzia honek geure proiektuaren lorpenen artean onena nabarmentzen lagundu zigun: Plataforma ziurtatzea.

Kanpoko enpresek egindako segurtasuneko ikuskaritzek (besteren artean, N26 bankua) eskakizunak gainezka bete zituzten eta gure lanagatik zoriondu gintuzten. Proiektua ezeztatu ondoren jasotako ezagutzaz, enpresen segurtasun eta prebentziorako eskakizunei erantzuteko produktuak sortzeari ekin genion.

 

Ironchip-en kontrolpeko giro babestua izateari garrantzia ematen dioten enpresentzako konponbideakdiseinatu eta garatzen dira.

Hala da, segurtasuna eta prebentzioari berebiziko garrantzia ematen dioten enpresentzako. Gurekin jardun izan duten enpresen segurtasun-eskaeretatik eratorritako konponbide berritzaileak eskaintzen ditugu. Asmo txarreko hacker-ek ohiko sistemak ikertzen dituzte eta hauek saihesteko gai dira. Babesa berebiziko baldintzatzat duten enpresez ari gara, hala nola zentral nuklearrak, araztegiak edota bankuak. Finantza- eta industria-guneak este era batera babesteko gai gara, inoiz entzun izan ez den beste era batera; honenbestez, hacker-ek zailago dute sistema hain berritzaileak gainditzea.

 

Bi gamatan bereizten dituzue zeuen produktuak: ‘Security’ eta ‘Safety’. Zein abantaila ditu bereizketa honek?

Safetyk gizakien bizitzak salbatzeko produktuak eskaintzen ditu.

Gaur egun, Safety gamako gure produkturik nabarmenena Cyclebot da, txirrindularien bizitza salbatzeko diseinatutako IoT produktu eta aplikazioa. Dispositiboaren zeregina gidariak aldentzea da, kamera modulu eta hurbiltasun sentsoreari esker. Hala, istripuren bat izatekotan, gidatzeko arauak betetzen ez dituzten kotxeen gidarien ardura izango da. Gainera, ezbeharren bat gertatuz gero, osasun-laguntza eskatuko litzateke automatikoki.

Produktu honez gain, bizitzak salbatzen laguntzeko konponbideak ikertu eta garatu egiten ditugu: sexu-indarkeriaren biktimentzako mikrofono prototipoak, Alzheimerra duten pertsonei laguntzeko hizketaldiak neuropsikologoekin eta aldamio baten segurtasuna monitoriza dezakeen IoT dispositiboa, besteak beste.

Securityk fintech- eta industria-plataformak aseguratzeko produktuak eskaintzen ditu:

Domekey, erabiltzaileei “dome” leku sekretuak egiaztatu eta definitzea ahalbidetzen dien dispositiboa da. Honi esker, erabiltzaileek zerbitzurik garrantzitsu eta pribatuenak eskura izan ditzakete. Hala, zentral nuklearrek, bankuek, araztegiek… interneten agertzea dute, eta dispositibo hau duten eta leku seguruan dauden pertsonak baizik ezin izango dira sartu, edozein eraso sahietsiz.

Sekiot connect: Segurtasuna oinarri izanik diseinatutako hiperkonektibitatea industriarako. Zentralak datuen hornitzaileekin lotzen ditu, segurtasuna funtsa duen modu bereizi batean.

Sekiot box: Protokolorik ez duen dispositibo arrotzen detektatzailea. Beste sistema guztiek ez bezala, hau ez da bakarrik firmetan oinarritzen; aldiz, inteligentzia artiiiala erabiltzen du benetako erasoak identifikatuz eta dispositibo faltsuak saihesten ditu.

 

Bestalde, negozio bakoitzak dituen eskakizunei egokitutako konponbideak ere eskaintzen dituzue

Big data, machine learning eta blockchain teknologietan oinarritutako proiektuen aholkulari eta sortzaile garen legez, aholkularitza eskaintzen dugu segurtasun eta elkarlanean.

Euskaltel, Arcelor, ITP eta VolksWaggen bezalako enpresen arazoak konpontzen ditugu, zuzenean zein zeharka.

 

Zibersegurtasunean espezializatutako startupetan nabarmenentzat zaituenik bada…

Halaxe da, Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalaren arabera, mundu mailan sektore honetako startupen artean bostgarrena gara iaztik. Era berean, estatu barruko zein atzerriko bezero eta inbertsoreak erakarri ditugu, esparru lehiakor honetan lagun asko egiteaz gain.

Ez da batere erraza eta ahalegin handia eskatu digu, baina gure lanak fruituak eman ditu: jaso dugun aintzatespena itzela izan da, komunikabide eta aldizkari espezializatu askok deitu digute… Astero edo bi astero elkarrizketak izatea proposatzen digute!

 

IoTWeek eta Cyber Ventures-ean finalistak, Think Big etaHackathon Euskal Encounter-ean garaile… eta aurki, BiscayAp-en azken edizioan saritu dira zuen Produktua eta Proiektua!

Etengabe ari gara hazten, eta sari guzti hauek jendea ezagutzen eta aditu, epai eta etorkizuneko kideekin harremanetan jartzen lagundu digute. Etengabe mugitzen gara eta zeresanak sortzen ditugu; laguntza eta ohore hauek hegaz egiten lagunduko digute!

 

Modu publiko eta pribatuan babestua izan den ahalegin eta lan handia…

Lokal bat daukagu BIC Ezkerraldean. SPRIk eta Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzak jasotzen lagundu digute eta aholkularitza, euskarria eta publizitatea eman digute. Horri esker iraun dugu eta gaur egun hazi faserako inbertsio pribatuaren bila gabiltza negoziatzen. Diru-laguntzek lagundu egiten dute; alabaina, finantzaketa askoz zailagoa da lortzen. Gurea bezalako startupetan, dirua beharrezkoagoa da laguntza baino.

 

+info: https://ironchip.net

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak