Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 28 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Smowltech: ‘on line’ azterketen segurtasuna bermatzen duen ‘irakasle’ birtuala

Startup gipuzkoarrak patentatutako aplikazio disruptiboa aurpegiaren biometriaz baliatzen da erabiltzailearen nortasuna egiaztatzeko
Ricardo Vea, Smowltech-eko arduraduna.

Startup gipuzkoarrak patentatutako aplikazio disruptiboa aurpegiaren biometriaz baliatzen da erabiltzailearen nortasuna egiaztatzeko

 

On line aurpegi-ezagutza kopiatzeko tentazioa saihesteko eta azterketa birtual bat inork beste baten ordez egiteko aukera baztertzeko, baita azterketariaren portaera fiskalizatzeko ere, azterketa presentziala balitz bezalaxe. Hauxe da, laburbilduta, 2012an Vicomtech-IK4ko spin off bezala sortu eta egun 12 langile dituen Smowltech startup gipuzkoarrak patentatu duen aplikazioaren helburua. SPRI Taldearen babespean, Ricardo Vea buru duen proiektu disruptibo hau gauzatu duen euskal konpainia bost kontinenteetako 17 herrialdetara hedatuta dago eta epe laburrean Latinoamerikara zabaltzeko asmoa du.

 

Erabiltzailearen on line autentikatze-sistema etengabea, aurpegi-ezagutzan oinarritua. Zertaz hitz egiten ari gara, zehazki?

Ebaluazioaren mundua azken urteotan izugarri haziz joan den on line prestakuntzara egokitzeaz hitz egiten ari gara. Helburua aurpegi-ezagutza automatikoa esku-gainbegiratzearekin uztartzea da, inork beste baten nortasuna ordezkatzea edo portaera desegokiak saihesteko. Urruneko azterketa batean, kontrola eta ebaluazioa, ikasleak egun nonahi eta noiznahi ikasteko duen malgutasun berberaz egiteko aukera erraztu nahi izan dugu. Ondorioz, prestakuntza-programen kalitatearen maila berean dauden bermeak ziurtatu behar dira, programa horiek eskaintzen dituzten ikastetxe eta unibertsitateen izen onari eutsiz.

 

Eta hor sartzen da jokoan, bermatze-protokolo horietan aurrera egiteko garatu duzuen aplikazioa…

Halaxe da. Smowl, Internet bidezko edozein prestakuntza-prozesutan erabiltzaileen nortasuna bermatzen duen tresna da, ez bakarrik azterketak egiterakoan, baita ikastaldi osoan ere. Guk azterketa presentzial batean egiten den gauza bera egiten dugu: ikaslearen nortasuna ziurtatzea eta kopiatzen ez duela egiaztatzea. Horretarako, biometriaz baliatzen gara, eta ikastetxe edo unibertsitatearekin adostutako protokoloa ezartzen dugu azterketaren ingurunea kudeatzeko: mahaia, ordenagailua… Hori guztia, proban inolako eragozpenik eragin gabe, izan ere, guretzat garrantzi handikoa da erabiltzailearen esperientzia zaintzea, hau da, kontrol-sistemak aktibatzeko errazak izatea, baina ikaslearen kontzentrazioa oztopatu gabe.

 

Nola egiaztatzen da ikaslea benetan nor den?

Seguraski, azterketaren aurretik identifikatuta dago unibertsitatean edo NANaren bitartez. Guk, biometriaren laguntzaz, irudi horiek erkatu eta nortasuna ziurtatzen dugu. Lehenengo pauso horren ondoren, banakako proba egiten diogu dena normaltasunez dabilela egiaztatzeko, eta jarraian, ikasleak gure aplikazioa instala dezake, dagokion ikastetxe edo unibertsitatearen webgunetik hartuta.

 

Ikaslearen nortasuna bermatzeaz gain, nola kontrolatzen da ingurunea azterketa batean?

Ikaslearen idazmahian gaude. Ebidentziak sortzen ditugu une oro, eta horiei esker, ikasleak ziurtasun osoz jakin dezake gerora ikasleak Excell orriren bat, Wikipedia edo unibertsitatearen protokoloaren arabera onartuta ez dauden edozein beste elementu ireki ote duen. Hortaz, ordenagailuko idazmahaiaren argazkiak ateratzen ditugu, ikaslearen arrasto digitaleko azken mugimenduak biltzeko. Kontuan izan, segurtasunarekin batera, ikastetxe edo unibertsitatearen izen ona ere dagoela jokoan.

 

Zuen aplikazioa garatu baino lehen, nola kontrolatzen ziren on line azterketak?

Zainketa lanak bideoaren bitartez egiten ziren, kamera ordenagailuarekin kontrolatzen zuen pertsona baten laguntzaz, baina sistema oso garestia zen eta eskalagarritasun konplikatua zuen. Amaierako azterketari baino ez zion erreparatzen, etengabeko prestakuntza-prozesua kontuan hartu gabe, hauxe baita gure balio bereizgarrietako bat. Ausazko irudiak atzitzea eta aurpegi-ezagutza automatikoa dira gure prozesuaren oinarriak, eta hezkuntza-prozesu osoan erabil daitezke pertsona batek ikasketari dagozkion zeregin guztiak bete ote dituen egiaztatzeko, ikasleen kopuruari buruzko mugapenik gabe.

 

Langile-kopuruak gora egitea seinale ona da…

Zalantzarik gabe. Berrikitan, zortzi pertsonatik hamaika pertsonara pasatu gara, eta horren arrazoia da, hein handi batean, Horizon 2020ren 2. Faseko ETE Tresnak eman digun 500.000 euroko dirulaguntza, Europako Batzordeak proiektuak nazioarteko merkatuan eskala dezan eman digun finantzaketarekin batera.

 

Zein herrialderi begiratu diozue hedatzen hasteko?

Latinoamerikari begira gaude batez ere, Kolonbia, Txile eta Argentinatik hasita, izan ere, hainbat aliantza eta lankidetza-akordioren bitartez, herrialde horietan lan egiten hasiak gara Espainiarekiko antzekotasunen harira eta herrialde horietan hazten ari baita gehien on line prestakuntza. Kasu honetan, Brasilek baino ez ditu gainditzen, baina han, hizkuntza eta burokrazia dira eragozpenik handienak, momentuz saihestu nahi ditugunak.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Campus To Business (C2B): “Sektore teknologikoan talentuaren defizit izugarria dagoen ingurune batean gaude”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak