Berrikuntzako, ekintzailetzako eta kluster arloko jardunbide egokien erreferentetzat aukeratu du euskal agentzia
Aste honetan, NBEko ordezkaritza bat bisitan etorri da Euskadira, erabaki baitu Euskadi erreferentziazko gunea dela enpresen sustapen eta ekintzailetza arloetan. UN DESA (Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Agentzia) SPRI Taldeko (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) zuzendaritza-kargu eta arduradunekin bildu da astelehen honetan, bertatik bertara ezagutzeko berrikuntzan, ekintzailetzan eta klusterren arloan egiten duen lana.
NBEk erreferentetzat aukeratu ditu herrialde gutxi batzuk enpresen sustapen eta ekintzailetza politiketan garatu dituzten jardunbide egokiengatik. Euskadi da horietako bat, kontuan hartu baitute SPRI Taldeak azken hamarkadetan garatu dituen jarduerek eta politikek euskal ekonomia-sarean izan duten inpaktu positiboa.
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan duen ordezkaritzatik planifikatu da bisita. NBEko ordezkariek bilera bat egin dute SPRI Taldeko arduradunekin enpresen sustapena eta ekintzailetza aztertzeko, beste bat Basque Digital Innovation HUBeko estrategia lantzeko, eta bi gehiago kluster politikaz eta euskal teknologi zentro guztiak biltzen dituen BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakunde berriaz mintzatzeko.
Une honetan, UN DESAk eskuartean dauka ETEak eta mikroETEak bultzatzeko proiektu bat, zeina, batik bat, finantzatzen baita Nazio Batuen Bake eta Garapenerako Funtsaren 2030erako Garapen Jasangarriko Programaren azpi-funtsarekin (Txinak egiten du ekarpen handienetako bat funts horretara). Programak laguntza ematen die garapen bidean dauden bederatzi herrialderi: Brasil, Kanbodia, Fiji, Filipinak, Ganbia, Kenya, Laos, Sri Lanka eta Tanzania.
Helburua da garapen agentziek ETEei eta mikroETEei laguntzeko politikak garatu ditzatela eta katalizatzaile bihurtu daitezela, garapen jasangarriko helburuak inplementatzeko euren herrialdeetan.
Bost pertsonak osatzen dute ordezkaritza: UN DESAko ordezkari bat, Saras Jagwanth, proiektuaren koordinatzailea dena, eta Filipina eta Kenyako bina ordezkari. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiko ordezkari bat lagun izan dute bisitaldian zehar.
Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuCorowai enpresa arabarra, zuhaitzetan jartzeko “Do it yourself” etxolak diseinatzen eta...Leer más
PartekatuEkimen honen helburu nagusia da bere eguneroko bizitzan patología mentala eramateko zailtasunak...Leer más
PartekatuAriwake kooperatibak COLABORAR antolatu du, ekintzailetza kolektiboaren lehenengo bilera birtuala,...Leer más
PartekatuWake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?