Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 13 otsaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Innitius enpresak irabazi du EmprendedorXXI Sariketa Euskadin

Innitius, enpresa bizkaitarrak haurdunaldien diagnostikoa hobetzea ahalbidetzen duen gailu bat garatu du, erditze goiztiarrak benetazkoengandik identifikatu ahal izanez, eta era honetan, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak eta pazienteei botiken ematea sahiestuz, haurraren eta amaren osasuna hobetuz gain.
innitius

Innitius, enpresa bizkaitarrak haurdunaldien diagnostikoa hobetzea ahalbidetzen duen gailu bat garatu du, erditze goiztiarrak benetazkoengandik identifikatu ahal izanez, eta era honetan, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak eta pazienteei botiken ematea sahiestuz, haurraren eta amaren osasuna hobetuz gain.

Euskadiko EmprendedorXXI Sariketa, Caixabankek bultzatzen du DayOne bidez, eta Caixabank-ek berak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioroko Enisarein batera emandako saria da. 2019ri dagokion edizioaren sarien banaketa Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian ospatu da, eta ekitaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak ere parte hartu dute, antolatzaile gisa.

Innitiusen gailuaren helburu klinikoa erditze goiztiar faltsuen eta erditze errealen artean bereiztea da. Eta honekin, pazientearen diagnostikoa hobetu nahi da, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeekin eta pazienteei botikak ematearekin lotutako kostuak murriztuz. Horrela, “FineBirth” ak, gailuaren izenaa, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeen kopurua murriztuko du; pazientearentzat kaltegarriak diren terapien erabilera murriztuko du; antibiotikoak; amaren trauma psikologikoa murriztuko du; klinikoari bere baliabideak erditzearen ebakuntzan zentratzeko aukera emango dio, emaitza neonatalak hobetzeko; obstetraren lan-fluxua optimizatuko du; erabaki subjektiboak eta beharrezkoak ez diren ospitaleratzeen ondoriozko kostuak murriztuko ditu.

Enpresako arduradunetako bat den Alberto Garciaren hitzetan, “Sari honek bi urteko lanari ematen dio saria. Eskertzen da horrelako ekitaldi batek ekintzaileak lanean jarraitzera bultzatu eta animatzea, eta, batez ere, batzuk besteekin harremanetan jartzea, hobetzen jarraitu ahal izateko eta lehiakorrak izateko”. Gainerako finalistei dagokienez, eta bere esaldia errepikatu arren, “Saria ez da garrantzitsuena, topaketa hauek ikuspegi guztiak hazten eta ulertzen laguntzen digute”, adierazi du.

Proiektuari buruz adierazi du germena “laborategian hormigoiaren higadura zubietan aztertzen genuen bitartean” sortu zela. ‘Advisor’ batetik abiatuta, esan ziguten klinikak umetoki-lepoen higaduraren analisiaren lanean zeudela eta umetokiaren formak haurdunaldiaren garapena markatzen duela frogatu zenean, jaio zen gure empresa”. “Proiektu honek, gainera, asko betetzen gaitu, zati sozial oso garrantzitsua baitu. Amen zein haur goiztiarren osasuna prebenitzen eta hobetzen laguntzen duelako, eta erditze horiek gaur egun eragiten dituzten ondorioei aurrea hartuz”, gehitu du.

Sariak 5.000 euroko diru-hornidura du eta Esadek Singularity Universityrekin elkarlanean antolatutako Silicon Valleyko nazioarteko akonpainamendu-programa batean parteatzeko aukera ematen du, edo baita Cambridgeko Unibertsitateko (Erresuma Batuan), Ignite Fast Track, enpresa hazkundeari buruzko nazioarteko ikastaro batean parteartzeko aukera ere. Ignite Fast Track, xempresa hazkundeari buruzko nazioarteko ikastaro batean sartzeko aukera.

Saria ‘DayOne Innovation Summit’ berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzari buruzko jardunaldian banatu da, CaixaBank Dayornek sortutako programa, euskal ekosistema ekintzaile, teknologiko eta inbertitzailearen player nagusiak bildu dituena. Bertan izan dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Iparraldeko Lurralde zuzendaria eta Galo Gutierrez Espainiako Gobernuko Industria eta ETEetako zuzendari nagusia.

 

Ekimen finalistak

Irabazleaz gain, lau empresa izan dira finalistak; Multiverse Computing; konputazio kuantikoko eta adimen artifizial aurreratuko irtenbideak finantza eta ekonomia arloko arazoei aplikatzea proposatzen du. Berba, kalitate, azkartasun eta prezio hobeko itzulpenak eskaintzeko irtenbide aurreratuenetaz baliatuz, itzulpen-zerbitzuak eskaintzen dituen startup-a. Horretarako, adimen artifiziala duen itzultzailearen (Ia) lana babesten dute, itzulpen-proiektuak abiadura handian kudeatzeko aukera ematen duen teknologia, kostuak eta entrega-aldiak optimizatuz; E-PROCESS MED, Hodeian oinarritutako sistema aurreratu bat garatu duela, pazienteentzako eta osasun-arloko profesionalentzako baimen informatuko protokolo bat bermatzen duena; eta Eurocybcar, Ibilgailu baten zibersegurtasun-maila egiaztatzen duen test bat garatu duen lehen enpresa, bidaiariaren datuen pribatutasunean eta auto batean elkarrekin bizi diren eta erabiltzailearen segurtasuna bermatzen duten sistema informatikoetan oinarrituta.

emprendedor xxi euskadi bizkaia

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak