Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 otsaila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Otsailak 25: ‘Venture on the Road’ Euskadi-ren IV. edizioa

Networking eta inbertsoreak hainbat hiritara iristeko roadshow-a.
Seed Rocket Euskadi

Honezkero jakingo duzunez, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, SPRI taldearen bitartez, berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetzarekin konprometitu da, enpresa-ekimen berriei behar duten euskarria erraztuz.

Gure BIC-ek (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan proiektu bakoitzari laguntza osoa eskaintzen diote, bakoitzaren beharrizanei egokiturik, hauek martxan jarri, hazi eta merkatuan finkatu daitezen.

Ekintzaile eta startupentzat interesgarriak izan daitezkeen aukera, berri eta ekimenak ikusarazteko eta ezagutarazteko lana ere garrantzitsua da. UP Euskadik, Linkedin, Twitter, bloga eta informazio-aldizkarien bidez egiten du lan hau. Aste honetan ‘Venture on the Road’ ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Roadshow honek inbertsoreak eta networking-a hainbat hiritara sartzea errazteko helburua du. SeedRocket azeleratzaileak eta Banco Sabadell-en BStartup-ak sortutako ekimen honi, Amazon Web Services eta Telefónicaren berrikuntzarako Wayra (azken hau antolatzaile gisa) batu zaizkio.

Edizio honetan, programa online bidez garatuko da %100ean, baina formatua eta helburuak mantentzen ditu: eskualde bakoitzeko ‘dealflow’-rik onena bilatu eta hazi-fasean dauden startupei euren proiektua inbertsoreen aurrean aurkezteko aukera eman, networkinga erraztuz. Euskal Autonomi Erkidegoan, Eusko Jaurlaritza / SPRIz aparte, honako entitateak kidetu dira: BerriUp, Metxa, INNOLAB Bilbao, Grupo Init, Dreamers Factory, Beaz Bizkaia.

 

Zer behar duzu ekimen honetan partehartzeko?

  • Proiektu teknologiko berritzailea izan, hastapen-fasean.
  • Produktuaren lehenbiziko bertsio bat dagoeneko garaturik
  • Talde polibalentea zaretela erakutsi.
  • Startupa erakargarria dela erakutsi.
  • Inbertsio bila ibili.

 

Noiz eta non?

 

Inbertsoreak:

Inbertsorea bazara eta aukera berrien bila ari bazara, edota ekimenean publiko gisa partehartu nahi baldin baduzu, sar zaitez hemen hautatutako startupak ezagutzeko, hauen aurkezpenak ikusteko eta ponente gonbidatu bakoitzaren keynote ikusteko.

 

Garrantzitsua:

Izena eman baino lehen, gogoratu:

  1. “IV Venture on the Road Euskadi” deialdia aukeratu.
  2. Izena emateko azken eguna otsailaren 15a da (23:59:00ak arte).
  3. Hautatutako 4 startupetakoa baldin bazara, finalistak ezagutzera eman eta 48 ordu pasa baino lehenago aurkeztu beharko duzu zeure bideo-hitzaldia.
  4. Deialdi honetan izena ematean, honako oinarriak onartzen dituzu.

 

info+: SeedRocket

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak