Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 iraila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Enpresa eta saltokientzako MENTORING-a Bilbon

Bilbao Ekintzak zure jarduera aberastu nahi du bere Mentoring programarekin.
Bilbao Mentoring

“Tutore bat da pertsona bat, zerorrek ikusten duzun baino talentu eta gaitasun gehiago ikusten duena zure baitan, eta kanpora ateratzen laguntzen dizuna…” (Steve Jobs )

 

Bilbao Ekintzak zure jarduera aberastu nahi du bere Mentoring programarekin. Horretarako, tutore bat jartzen du zure zerbitzura, modu altruistan gidatuko zaituena, eta bere ikuspuntuak, ikuspegi berriak, erreferentziak eta bere kasu arrakastatsua azalduko dizkizuna. Pertsona horrek bere denbora inbertitzen du, bere ezagutza partekatzen du eta bere ahalegina eskaintzen du zuk perspektiba berriak izan ditzazun, zeure pentsaera aberastu dezazun eta zure potentzial osoa garatu dezazun pertsona nahiz profesional gisa.

 

Zer lortu dezakezu?

  • Ikastea, esperientzia biltzeko prozesua azkartuz.
  • Egoerak aztertzea ikuspegi desberdinetatik, eta ondo oinarritutako erabakiak hartzea.
  • Negozioa ezartzeko orduan ikuspegi estrategiko bat garatzea, perspektibak handituz eta pentsaera aberastuz.
  • Zure gaitasunak eta trebetasunak garatzea zure negozioa ezartzeko, eta ondoren berau kudeatu eta garatzeko.
  • Ikaskuntza prozesua gidatzea.


Faseak

  1. Tutoretza jasotzen duten pertsonek proiektu bat definitu behar dute tutorearekin lantzeko.
  2. Prestakuntza tailerrak egingo dira mentoring proiektua diseinatzen laguntzeko.
  3. Mentoring bikoteak isilpekotasun akordio bat sinatuko du, eta konpromisoa hartuko du 8-10 bilera egiteko programak dirauen bitartean.
  4. Aldian behin bilerak egingo dira Bilbao Ekintzako teknikariekin: Mentoring taldearen bilerak esperientziak partekatzeko eta bilera indibidualak programa amaitzean emaitzak ebaluatzeko.

 

Nola parte har dezakezu?
Elkarrizketa labur bat egiten da pertsonak aukeratzeko. Parte-hartze eskaera aurkeztu behar da irailaren 28a BAINO LEHEN.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan pymes@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidean edo 94 420 53 50 / 51 telefonoetan.

info+: www.bilbao.eus/BilbaoEkintza

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak