“Manuel Laborde Werlinden Saria” XVII edizioa
Ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa-ekimenak lagundu eta bultzatzeko “Manuel Laborde Werlinden” sariaren hamazazpigarren edizioa antolatu da.
Zeri/nori zuzendua:
- UPV/EHUko ikertzaileak, irakasleak eta/edo ikastetxe laguntzaileak.
- Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak.
- UPV/EHUrekin edo beste ikastetxe laguntzaile batzuekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.
- Gipuzkoako lurralde historikoan enpresa-proiektuak garatzeko eta abian jartzeko asmoz.
SARIA:
Lehenengoak 7.000 euro jasoko ditu eta bigarrenak 3.000 euro. Eta 60.000 eurora arteko laguntza enpresa ekimenaren garapenerako.
Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 19an amaitzen da.
Oinarriak eta agiriak Entreprenari programaren web orrian www.entreprenari.com daude eskuragarri.