Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
24 uztaila, 2019

Kubide eta Metxa ekintzaileen ekosistemara konponbide osoak eskaintzeko batu dira

kubide metxa

Paradigmak aldatu, espero denaz harago joan eta arazoak konpontzeko berrikuntzak aplikatzea ekintzaileen izateko arrazoia dira, euren sare sozialetan erabiltzen dituzten publizitate-erakargarriak baino askoz gehiago.

Filosofia honi jarraikiz, Espainiako ekintzailetzan nagusi diren bi erakundek (Metxa azeleratzailea eta tech builder Kubide), kolaboratzeko akordioa zinatu dute, Kubideko COO den Fernando Ávilak dioskunez, “gaur egungo startupen ekosistemako ageriko arazo bat” konpontzeko.

Bi konpainiotako ordezkariek kontatzen digutenez, azken urteotan Espainiako ekintzailetza-giroan enpresen inbertsioa eta azelerazioarekiko ikuspegi lauso samarra zabaldu da. Fernandoren arabera, “Ekintzaile asko iritsi dira euren produktu digitalak ideia huts batekin garatu nahian, finantzarekiko arduragabekeriaz, lana doakoa izatea exijitzera ere iritsi direlarik”.

Bestalde, eskaintza huts eta urriko azelerazio-programa anitzek osatzen dute arazoa. Proiektua eta honen helburuarekin zerikusirik gutxi duten advisor-ak aurkezten dituzte, edota oso gainetiko ordu erdiko batzar batekin aholkatzea nahikotzat izanik. Hala, denbora eta equity galtzeko baino ez dute balio talde ekintzaileentzat.

Akordio honen bidez, bi konpainia hauek zerbitzu oso eta bateratuaz, azelerazio programei eta ko-inbertsio ekintzailerako sistemei benetako balioa berriz ematea da. “Gurekin lan egiten duen talde ekintzaile bakoitzaren neurrira eginiko zerbitzua ematen espezializatu gara, euren neurrirako azelerazio talde profesionalizatu eta egokitua hautatuz” diosku Josetxu Silgok, Metxako CEOak.

Honekin guztiarekin, argi dago Espainiako startup-en ekosistemak hazkunde fasean egon arren, hazteko potentzial handia duela. Eta honetarako, oso espezializatuak diren agenteen beharra dago, Metxa eta Kubiden gertatu bezala.

wake up news
bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza 26 martxoa, 2020
Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak...Leer más

Corion Revolution nace para luchar contra la moda con fecha de caducidad
Ekintzailetza 25 martxoa, 2020
Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon...Leer más

jakisu barbacoas
Ekintzailetza 19 martxoa, 2020
Jakisu: Berrikuntza Barbakoetan, onena eskatzen duten bezeroentzat

Joseba Arrieta izan zen 2016an sortutako ekimen honen sustatzailea, nork Ander Bruñorekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?