Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz-en bidez eskaintzen dituen programa eta zerbitzuen eskaintza aurkeztu die Lurraldeko ekintzaile berriei. Ibilbidea startupsei etapa guztietan laguntzeko diseinatuta dago, enpresa moduan eratu aurretik hasi eta hazkuntza eta nazioarteratze faseetara iritsi arte.
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak Aldundiak garatzen duen estrategia honen ardatzean kokatu ditu pertsona ekintzaileak; estrategia horren barruan Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroaren sorkuntza proiektatu da. Proiektu hori lortu ezina izango litzateke azken urte hauetan Lurraldeari ekosistema sendoa zuzkitzeko egin den ahalegin guztia gabe. “Lurraldeak ekintzailetza-ekosistema sendoa dauka, era askotako laguntzak biltzen dituena: enpresa berritzaile berrien sorkuntzakoak eta finantzaketa lortzekoak ; azelerazio-zerbitzuak; mentoringa eta berrikuntza irekiko ekimenak. Zuzeneko laguntza ekonomikoak baino askoz balio handiagoa duen zerbait ari gara eskaintzen. Eta hori da erakunde moduan daukagun balio erantsia”, baieztatu du.
Ildo horretatik, Imanol Pradalesek ziurtatu du ekintzailetza etorkizunerako inbertsiorik onena dela. “Startupsetan inbertitzea Bizkaiko enpresa eta berrikuntza sarean inbertitzea da. Inbertsio errentagarria da maila guztietan. Errentagarria da maila sozialean eta ekonomikoan”.
Horrela, 2013 eta 2017 urteen artean 223 startups sortu dira. Gaur egun horietatik aktibo daude 199; beraz, horrek esan nahi du bizirauteko indizea altua dela, 89,2koa. Startups horiek duten batez besteko fakturazioa 367.800 eurokoa da eta batez beste 4,7 enplegu sortzen dituzte. Pradalesek eman dituen azalpenen arabera Aldundiak 11.591.297 euro inbertitu ditu diru-laguntzetan. Horrek esan nahi du diru-laguntzak, batez beste, 51.978 eurokoak direla enpresa berri bakoitzeko. Eraginari dagokionez, 2017an laguntzak jaso zituzten enpresen datuak kontuan hartuta, inbertitu zen milioi euro bakoitzeko fakturazioan dagoen atzera-eraginkortasuna 12,27 milioi eurokoa izan da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?