Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 otsaila, 2022 BDIH I+G

SPRIko zuzendariek BRTA aliantzako kide den LORTEKen instalazioak bisitatu zituzten

Hauek dira espezializazio-eremuak: Lotura teknologiak, Fabrikazio Gehigarri Teknologiak, Digitalizazio Teknologiak

Aitor Urzelai (zuzendari nagusia) eta Cristina Oyón (Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria) SPRI–Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako kideen bisita jaso zuen LORTEKek Ordiziako egoitzan. SPRI Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea da, euskal industria sustatzea helburu duena.

 

Jaione Ganzarain LORTEKeko zuzendari nagusiak eta haren zuzendaritza‑taldeak koordinatuta, bileran LORTEKen gaurkotasuneko hainbat gai jorratu zituzten: LORTEKen espezializazio‑eremu teknologikoak, 2022‑2025 Plan Estrategikoa, SPRIk zentro teknologikoei laguntzeko dituen tresnak eta LORTEKek Basque Digital Hub Innovationen duen zeregina. Horrez gain, laborategiak eta fabrika pilotua bisitatu zituzten.

 

LORTEKen hiru espezializazio‑eremu teknologikoek (Lotura teknologiak, Metalen fabrikazio gehigarrirako teknologiak eta Digitalizazio teknologiak) irtenbideak eman nahi dizkiote enpresa munduari, produktu eta zerbitzu berriak sortuz industriaren egungo erronkei, eta gizartearen eta gure ingurunearen beharrei aurre egiteko. Hiru esparruak, besteak beste, LORTEKen 2022‑2025 Plan Estrategikoan jasotzen dira, eta haren berri eman zieten Urzelairi eta Oyóni bileran.

 

SPRIren ordezkariek interes handiz ikusi zuten nola gauzatzen diren zentro teknologikoei laguntzeko eskaintzen dituzten tresnak. Hori dela eta, ELKARTEK 2022– Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programaren deialdira aurkeztutako proiektu estrategikoei buruz eztabaidatu zuten. Programak, aurten, 42 milioi euroko aurrekontua du. Deialdi honetan, azpimarratzekoa da EDISON proiektua, LORTEK buru duena: metalen fabrikazio gehigarrirako teknologia jasangarriagoak garatzera bideratuta dago, eta prozesuak balio‑katean zehar optimizatzea du ardatz, etorkizunean industrian ezartzeko.

 

Basque Digital Hub Innovation ekimenari dagokionez, Fabrikazio gehigarriaren nodoa LORTEKek koordinatzen du, eta industriaren arloko enpresei (bereziki enpresa txiki eta ertainei) 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko beharrezko gaitasun teknologikoak emateko helburuaz hitz egin zuten. LORTEKek, halaber, Basque Digital Hub Innovation‑eko Robotika malguaren eta Material aurreratuen nodoetan parte hartzen du.

 

 

LORTEK-eri buruz

LORTEK Zentro Teknologiko Pribatuak, BRTAko eta MONDRAGON Korporazioko kideak, ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuetan eta haien digitalizazioan, hura transferitzeko industria-sareari, eta, hartara, haren lehiakortasuna, ingurumen-inpaktua eta jasangarritasuna hobetzea.

Hauek dira espezializazio-eremuak:
– Lotura teknologiak.
– Fabrikazio Gehigarri Teknologiak
– Digitalizazio Teknologiak

LORTEKek bere kudeaketa integraleko sistemaren (UNE 166002:2014) ziurtagiria du SGSren aldetik, eta horrek zentroak I+G+B arloan duen bikaintasuna aitortzen du.

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak