Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 24 apirila, 2020

Satlantis enpresak bere lehen argazki-kamera bidali du espaziora  

Euskal startup-ak garatu duen gailua Japoniatik aireratuko da maiatzaren 20an, handik egun batzuetara Nazioarteko Estazio Espazialean instalatzeko
-

 

Euskal startup-ak garatu duen gailua Japoniatik aireratuko da maiatzaren 20an, handik egun batzuetara Nazioarteko Estazio Espazialean instalatzeko

 

Satlantis euskal startupa 2013an sortu zen, Floridako Unibertsitatearen proiektu batetik abiatuta. Sektore espazialeko enpresa bat da, eta Lurra espaziotik behatzeko kamera optikoen ikerketa, garapen eta fabrikazioan dihardu lanean. Kamera horiek sateliteei egokitzen zaizkie eta, orain arte garatutakoak baino txikiagoak eta arinagoak izateaz gain, adimen artifizialaz hornituta daude. Hala, lehiakortasun abantaila garrantzitsu bat dute nanosateliteen merkatu-nitxo gorakorrean, non espaziora jaurtitako kilo bakoitzak 30.000 euroko kostua baitu. 2018tik EHUren campuseko Zientzia Parkean kokatua, Satlantis eta bere 40 langileak buru-belarri ari dira lanean espaziora jaurtiko duten bere lehen kamera prestatzeko, eta Estatuko eta mundu mailako lider bilakatu dira tamaina horretako bereizmen submetrikoari esker. Juan Tomás Hernani kontseilari delegatuak ohartarazi du jaurtiketa maiatzaren 20an egingo dela Japonian. Japoniako Agentzia Espazialaren (JAXA) kohete batek Nazioarteko Estazio Espazialera garraiatuko ditu sei tona elikagai, hornidura eta espazioko material, besteak beste, Made in Basque Country kamera hau.

 

Zuen ibilbide laburreko lehen mugarri handia da hau. Zein da une honetan ongien definitzen zaituzten hitza?

Ikaragarria da espaziora doan kohetea aireratzen ikustea eta jakitea barruan doala pertsona askoren lana eta ilusioa.

 

Jaurtiketa maiatzaren 20rako dago aurreikusita, datak bere horretan dirau?

Jaurtiketaren data eta tokia ez dira aldatuko momentuz. Aspalditik daude finkatuta. Jaurtiketa goizeko 7:30ean (Europako ordua) egingo da Tokio hego-mendebaldean kokatutako uharte batetik, Tanegashimatik, Japoniak handik egiten baititu aireratze espazial guztiak.  Uhartean egin genituen hotel erreserba batzuk bertan behera geratu dira, baina aireratzeko planak bere horretan jarraitzen du, Nazioarteko Estazio Espazialak badauzkalako astronautak eta ase behar diren beharrizanak.

 

Aeronautikarena izan da COVID19aren pandemiak gogorren jo duen sektoreetako bat, aireko garraioa inoiz ez bezala murriztu baita. Gauza bera gertatu al da zuen sektorean, hots, espazialean?

Sektore espazialak oso epe luzerako proiektuak dauzka, eta gorabehera gutxiago izaten ditu. Neurri handi batean, gure sektorea nazioarteko agentzia espazialen eta agentzia nazionalen bitartez jasotzen dituen aurrekontu publikoen menpe dago, beraz, orain kontua da jakitea programa horiek nola eboluzionatuko duten. Adibidez, Frantziak eta CNES agentziak krisiaren aurkako neurri bereziak hartu dituzte, misioen garapen azeleratua ahalbidetzeko. Antzeko zerbait egin dute Erresuma Batuan eta Italian. NASAk bi digitutan handitu du bere aurrekontua. Hau da, Gobernuak gurea bezalako sektoreak erabiltzen ari dira palanka antizikliko gisa, ekonomian duten inpaktu handiagatik.

  

“New Space” deitzen zaio horri…

Hala da. Mentalitate industrialean eta miniaturizazioan oinarritutako paradigma berri bat da, merkatura iritsi eta bertan errotu dena. Euroconsult aholkularitzaren arabera, hamar urte barru 113 bilioi euroko negozio bat izango da, merkatuko segmenturik handiena. Espainian hasiberria da oraindik, eta Satlantis da Estatuko konpainiarik handiena, PLD (koheteak Valentzian), DHV (eguzki-xaflak Malagan) edo Alen (plataformak Vigon) enpresekin batera. Frantziako hego-ekialdean ere badago gune garrantzitsu bat, guk oso hurbil daukaguna.

 

Argazki kamerara itzuliz, zeintzuk dira bere ezaugarriak eta zein helburu izango du NEEn?

iSIM 170 kamera Japoniaren Kibo moduluaren kanpoko balkoian kokatuko da, zeina Nadir ardatzera (Lurrerantz bertikala) begira baitago, eta 7,6 km/s-ko abiada izugarrian mugituko da 400 km inguruko erradioan. Lurreko gune garrantzitsuen irudiak grabatuko ditu (20 segundoko), besteak beste, hiri handienak, mugenak, itsasertzarenak, eremu naturalenak, ozeanoenak, e.a. Irudi horiei esker gai izango gara itsasontziek itsasora eginiko petrolio isuriak edo alga eta plastiko ugaritzeak detektatzeko. Lurrean, berriz, jarraipena egingo diegu uztei eta jasaten dituzten patologiei, higrometria eta suteak kontrolatuko ditugu, meak detektatuko ditugu… eta atmosferan arreta berezia jarriko diegu klimatologiari, airean dauden partikulei, euri azidoari… Kamera hau gai da oso zehatza izateko oso urrunetik. Horregatik, horrelako datuekin behatokiak sortuko dira ingurumen politika global berriak garatzeko.

 

Pisua zergatik da hain garrantzitsua proiektu espazial batean?

Lehen esan dudan bezala, espazioko urdaitegian, kiloko 30.000 euro ordaintzen dira kohete batean satelite bat jaurtitzeagatik. Testuinguru horretan, kamera da misioaren ardatza, eta kameraren araberakoa izango da etxetzat izango duen satelitearen tamaina (hiru aldiz handiagoa). Satlantis-en kamerak mikro eta nanosateliteetan jar daitezke, horregatik amaierako pisua teknologia klasikoena baino % 80 txikiagoa da, eta horrela, kostuak ere murriztu egiten dira. Miniaturak sortuz, aplikazio berri asko bidali ahal izango dira espaziora, batik bat denbora errealean funtzionatzen dutenak.

 

Nolakoa izango da kohetea Nazioarteko Estazio Espazialera akoplatu arteko bidaia?

Esan genezake Estazioa ia ondoan daukagula, 400 kilometro inguruko erradioan. Orbitan mantendu ahal izateko, 7,6 km/s-ko abiaduran mugitzen da (30.000 kilometro orduko). Horrek esan nahi du kohete japoniarrak grabitatea gainditu behar duela lehenbizi, eta handik minutu pare batera 2 km/s-ko abiadura hartu, pixkanaka Estazioaren abiadura berera iritsi ahal izateko. Orduan iritsiko da akoplatzeko unea.  Martxan doan tren batera igotzea bezalakoa da. Operazio hau burutzeko lau bat egun beharko ditugu.

 

Eta gero?

Astronautekin konektatuko gara ekainaren 10ean, kamera lan egiteko posizioan jar dezaten, hau da, Kibo-ra eramango dute, Japoniako agentzia espazialaren (JAXA) “balkoira”, beso robotizatu bat erabiliz.

 

Zein da proiektu hau garatu duen Satlantis enpresako lantaldearen prestakuntza teknikoa?

Sekulako lantaldea daukagu, apartak dira! Burutsuak izateaz gain, pasioz beterik daude, eta badituzte proiektuak aurrera eramateko gaitasuna, borondatea eta konpromisoa. Askotan egon gara itxuraz irteerarik ez duen tunel baten barruan, baina beti lortu dugu irtetea. Hasieratik lan bikaina egin duten funtsezko pertsona-talde batean oinarriturik, 40 familiako plantilla paregabea osatu dugu. % 25 atzerritarrak dira, eta gainerakoak bertakoak. Primeran integratu dira gure herriak eskaintzen dizkien berezitasunetara.

 

Enpresa Espazial Onenaren Saria jaso zenuten otsailean Abu Dhabin hizpide duguna bezalako garapen disruptiboengatik. Zer suposatu du horrek enpresarentzat?

900 hautagai ginen lau kategoriatan, World Future Energy Summit ekitaldiaren testuinguruan, Emirerrietako kanpo-gaien ministroak enpresa espazial onenari ematen dion sarirako lehian.  Horri esker, operazioak hasi ditugu Omaneko eskualde horretako ordezkari batekin, eta lanean hasi gara urarekin, uztekin eta petrolioarekin lotutako hainbat proiektutan.

 

Azken egunotako eztabaidagaia da nola aterako den Euskadi krisi honetatik: “V” “U” edo “L” forman… Zer iruditzen zaizu zuri?

Nik uste dut zuhurtasunez jokatu behar dugula. Uste dut ingurune berri eta ezezagun batean gaudela, non sektore batzuk oso kaltetuta dauden, eta aldiz, beste batzuek inpaktu txikiagoa izan duten. Baina gauza bat argi dakigu: krisi honetatik ateratzea geure esku ere badago, neurri handi batean. Enpresari handi zein txikiok erabaki arduratsuak hartu behar ditugu kudeaketa arloan gure enpresek biziraungo badute, baina testuinguru horretan kontu handiz zaindu beharko dugu enplegua. Sektore pribatuak bere gain hartu behar du bere erantzukizun zatia.

 

Eta publikoak?

Berdin sektore publikoak ere. Orain kreditu-ildoak eta berehalako likideziari laguntzeko programak jarri ditu martxan, baina trakzio indarra egiten jarraitu beharko du hainbat urtez, BPGaren krisi aurreko mailara iristeko, aurrekontu-mugei erreparatu gabe. Hori lortzeko ezinbestekoa izango da Europaren adostasuna. Ekonomia igurikapenen kudeaketa ere bada, eta igurikapen horiek, beharrezkoa den errealismotik urrundu gabe, bisio, bultzada eta baikortasun dosiak gehitu behar dizkiete kontsumitzaile, enpresa eta gobernuei.

Lotutako albisteak

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Aitzgorri:  «Ezin  da  dibertsifikatu  berritu  gabe,  eta  geure  kasuan  hori  gertatzen  zen  robotikarekin»
30/06/2025 I+G+B

Aitzgorri: «Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta geure kasuan hori gertatzen zen robotikarekin»

Gipuzkoako enpresa 35 urteko esperientzia du galdaragintza astunaren sektoreko erreferente moduan, eta ekarpenak egiten dizkie I+G prozesuei eta teknologia aurreratuari

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Cimico:  “Gure  teknologiek  funtsezko  abantaila  teknikoak  eskaintzen  dituzte  hondakin-uren  tratamendu  biologikorako”
26/06/2025 I+G+B

Cimico: “Gure teknologiek funtsezko abantaila teknikoak eskaintzen dituzte hondakin-uren tratamendu biologikorako”

Gipuzkoako enpresak irtenbide berritzaileak sortzen ditu bere sektorean, Estatuko zein nazioarteko proiektuekin. Gainera, AnIFAS proiektuan lan egiten du, Hazitek programaren laguntzarekin eta oxigenorik gabeko tratamendurako teknologia bat garatzen zentratuta.

Etxe  bat,  pieza  asko:  AtomModular-aren  “Lego  eredua”  etxebizitza  krisia  konpontzeko
24/06/2025 Ekintzailetza

Etxe bat, pieza asko: AtomModular-aren “Lego eredua” etxebizitza krisia konpontzeko

La startup, con sede en BIC Araba, propone industrializar la vivienda con inteligencia artificial, diseño modular y materiales sostenibles.

Gorlan  taldea,  I+G  arloan  jarduten  duen  balio  erantsi  handiko  produktu  elektrikoen  enpresa
23/06/2025 I+G+B

Gorlan taldea, I+G arloan jarduten duen balio erantsi handiko produktu elektrikoen enpresa

Zornotzako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du, eta produktu berriak garatzen bakarrik diharduten 90 pertsona ditu.

Acuratiok  erabaki  adimendunak  hartzeko  teknologia  bat  bultzatzen  du  pertsonen  pribatutasuna  babesten  den  bitartean
18/06/2025 Zibersegurtasuna

Acuratiok erabaki adimendunak hartzeko teknologia bat bultzatzen du pertsonen pribatutasuna babesten den bitartean

Autoak edo erlojuak bezalako gailuetan adimen artifiziala da, 'ikasketa automatikoa muturrean' izenekoa. Datuak sortzen diren lekuan zuzenean prozesatzeko eta erabaki independenteak hartzeko aukera ematen du, datu-zentro handietara eraman beharrik gabe.

PhotoKrete,  hiriak  hozteko  morteroak  garatzen  dituen  euskal  startup-a
13/06/2025 Ekintzailetza

PhotoKrete, hiriak hozteko morteroak garatzen dituen euskal startup-a

Bere teknologia berritzaileari esker, %70etik gorako energia aurrezpena lortu daiteke hozte-gastuan, material pasibo eta jasangarrien bidez.

Yorsio:  “Jabetzakidetzan  oinarritutako  etxebizitza  emantzipatzeko  modurik  adimentsuena  da”
11/06/2025 Ekintzailetza

Yorsio: “Jabetzakidetzan oinarritutako etxebizitza emantzipatzeko modurik adimentsuena da”

Sara Recalde Yorsio-ren sortzaile eta zuzendari nagusiak, plataformak hipotekarik gabe eta jabetza partekatutako eredua erabiliz etxebizitza eskuratzeko modua nola eraldatzen duen azaltzen du.

Ikusmen,  25  urte  baino  gehiagoko  esperientzia  ikusmen  artifizialeko  soluzioak  garatzen
10/06/2025 I+G+B

Ikusmen, 25 urte baino gehiagoko esperientzia ikusmen artifizialeko soluzioak garatzen

Konpainia bizkaitarrak ekoizten dituen ekipoak akatsen ikuskapena eta objektuen azterketa bezalako prozesuak automatizatzeko ahalmena dute. Azken urteetan, elikagaien sektorean duen presentzia handitu du enpresak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.