Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 uztaila, 2021 I+G

Sarrallek zientzia eta teknologia arloko gradu bikoitzeko ikasketak hasten dituzten emakumeentzat III. beka programaren deialdia jarri du abian

  • Sarrallek hainbat urtetarako 1.000 euroko bi beka emango ditu, gizonen eta emakumeen arteko teknologia arrakala geldiarazteko eta zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia handitzetzeko

  • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren eta aurreko ikasturtea guztiz gainditu duten 18 eta 25 urte bitarteko emakumeek izango dute aurkezteko aukera

  • Ekimena Sarrallek talentua trebatzeko eta erakartzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da, ikasgela teknologikoak, praktikak edo enpresetako prestakuntza dualak ekimenekin batera.

  • Bekari buruzko informazioa Sarralleren webgunean kontsulta daiteke, careers atalean

Sarrallek hainbat urtetarako 1.000 euroko bi beka emango ditu, gizonen eta emakumeen arteko teknologia arrakala geldiarazteko eta zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia handitzetzeko

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren eta aurreko ikasturtea guztiz gainditu duten 18 eta 25 urte bitarteko emakumeek izango dute aurkezteko aukera

Ekimena Sarrallek talentua trebatzeko eta erakartzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da, ikasgela teknologikoak, praktikak edo enpresetako prestakuntza dualak ekimenekin batera.

Bekari buruzko informazioa Sarralleren webgunean kontsulta daiteke, careers atalean

 

Sarralle enpresak -metalgintza, energia eta ingurumen sektoreetarako industria-ingeniaritzan espezializatua- SARRALLE GROW beka programa jarri du martxan hirugarren urtez jarraian, iaz pandemia garaian beka mantendu ondoren. Emakumeak ikasketa zientifiko-teknologikoetara bultzatu nahi ditu Sarrallek bekaren bidez, neskek ikasketa zientifikoen aldeko hautua egitea bultzatzea, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia handitzea, eta arazo ekonomikoak dituzten familiei lagundu nahi die, horien alabek unibertsitate ikasketen aldeko apustua egin dezaten. Sarrallek talentua erakartzeko duen konpromisoaren parte dira bekak.

Hala, Sarrallek III. edizio honetan izena emateko epea ireki du, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren eta datorren urtean zientzia arloko unibertsitate ikasketak hasiko dituzten 18 eta 25 urte bitarteko emakumeek izango dute beka deialdira aurkezteko aukera. Modu honetan, gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiaraztea da xedea; izan ere, sektore horietan emakumeen jarduera tasa gizonena baino askoz apalagoa da, askotariko arrazoi kultural eta sozialengatik. Gainera, emakumeek beren ibilbide profesionalean aurrera egiten duten heinean, gero eta emakume gutxiago iristen dira zuzendaritzako eta ardura handiko postuetara, kristalezko sabai eta korridore horien eraginez.

 

Gradu bikoitza

Hainbat urtetarako bekak hurrengo ikasturtean nahi duten unibertsitatean gradu bikoitzeko ikasketak hasiko dituzten emakumeei zuzenduta daude.

Zehazki, beketako bat zientzietako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako gradu bikoitzeko ikasketak egiten hasten diren emakumeen artean banatuko du Sarrallek; eta bestea honako gradu bikoitz hauek edo antzekoak hasiko dituztenen artean: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; Negozioen Kudeaketa eta Lan Harreman eta Giza Baliabideak; Ingeniaritza Mekanikoa eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza; Zuzenbidea eta Lan Harremanak; Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea; eta Zuzenbidea eta Komunikazioa.  Sarrallek 1.000 euroko beka emango du ikasturteko.

Gainera, Sarralleko ingeniaritza eta korporazio sailetan ordaindutako praktikak egin ahal izango dituzte uda sasoian, baita gradu amaierako proiektuak gauzatu ere.

Eskaerak eta esleipen sistema

Beka deialdira aurkeztu nahi duten ikasleek uztailaren 31ra arte izango dute eskaerak egiteko epea, eta irailaren 10era arte agiriak aurkeztekoa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren eta aurreko ikasturtea guztiz gainditu duten 18 eta 25 urte bitarteko emakumeek izango dute aurkezteko aukera. Hautatuen izenak 2021eko irailaren 20an jakinaraziko dira.

Eskaerak Sarralleren webguneko (www.sarralle.com) careers atalean dagoen inprimakia beteta egin beharko dira, eta eskatutako agiriak ere bertan erantsi beharko dituzte. Nahi dutenek seleccion@sarralle.com helbidera ere bidal ditzakete agiriak, BECAS GROW izenburupean.

Prestakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua

Sarrallek gazteak trebatzeko eta taldean lan egiteko bertako talentua erakartzeko duen konpromisoaren parte dira honelako ekimenak, eta beka hauek enpresak burutzen dituen gainerako ekimenen artean kokatzen dira.

Berriki, Lanbideren eta Izarraitz Lanbide Heziketaren lankidetzarekin, amaitu den soldadurako ikastaroko kideen %60 kontratatzeko konpromisoa bete du. Horrela, 3 gizonezko eta emakumezko bat sartu dira Azpeitiko galdara tailerrean 6 hilabeteko kontratuarekin, eta bertan praktikan jarri ahal izango dituzte prestakuntza teorikoak iraun duen 680 orduetan eskuratutako ezagutza. Gainera, emakumezkoak gizonezkoek tradizionalki zituzten postuetan sartzean, beste urrats bat ematea lortu da.

Gazteak trebatzeko konpromiso horren ondorioz, Sarralle enpresak eta Deustuko Unibertsitateak Sarralle-Deustu Ikasgela Teknologikoa ere jarriko dute martxan, unibertsitatean kokatutako espazio fisikoa da,  teknika eta kudeaketa arloetan ikerketa zientifiko eta teknikoaren bidez, edo enpresetan 10 hilabeteko praktiken ondoren talentu gaztea erakartzeko. Gainera, eta antzeko helburuekin, Sarrallek Aula Room 4 Steel ekimenean ere parte hartzen du, UPV/EHUrekin eta Siderex klusterrarekin elkarlanean. Bilboko Ingeniaritza Eskolaren (UPV/EHU) ekimena da, eta altzairu industriari eskainitako enpresa ikasgela da -2020 amaieratik dago abian-. Kasu honetan, ikasgela bi alderdien intereseko altzairu industriaren ezagutza arloetara bideratuta dago, eta euskal industriarentzat garrantzia historikoa duen sektorean proiektuak eta jarduerak gauzatzea sustatu nahi da.

Gainera, uda guztietan, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko hogei ikasle inguruk praktikak egiten dituzte Sarrallen, eta ikastaroan zehar modalitate duala egiten duten pertsonak ere baditugu. Uda honetan, zehazki, finantza sailerako bi pertsona, bat giza baliabideetan, beste bat marketinean, bi erosketa sailean, eta Lanbide Heziketako eredu dualeko lau langile hartu ditu Sarralle enpresak. Irailean, ingeniaritza adarreko bi pertsona ere hasiko dira Gradu Amaierako Lana egiten, pertsona bat automatizazio eta kontrol ingeniaritzan, eta bestea ekoizpenean.

Sarralleri buruz

Sarralle 1965ean Azpeitian sortutako enpresa da, metalgintza, energia eta ingurumen sektoreetarako industria-ingeniaritzan liderra, eta guztiz amaitutako proiektuak garatzen ditu. Mundu osoko sektore desberdinetarako makina eta instalazioen diseinua, ingeniaritza, fabrikazioa, logistika, obra zibila, muntaketa eta martxan jartzeko irtenbideak eskaintzen ditu. Ondorengo negozio ildoetan lan egiten du: siderurgia; laminazioa; bobina metalikoen prozesamendua; ingurumena eta energia; eta biltegiratze sistemak. Gaur egun, 500 lagunek baino gehiagok egiten dute lan nazioko nahiz nazioarteko zentroetan

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak