Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 urria, 2023 I+G Parke Teknologikoak

Quatre Lab, terapia aurreratuen kontrol kalitaterako enpresa aitzindaria, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan finkatu da

QUATRE LABen inbertsoreak Columbus Venture Partners, Columbus Life Sciences Fund III funtsaren bitartez, eta Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGEIC, S.A.- SPRI Taldea dira, BASQUE FCR eta SEED GIPUZKOA, SCR kudeatutako erakundeen bitartez

QUATRE LAB terapia aurreratuetarako kalitatearen kontrolaren azterketaren arloa liderra izan nahi duen enpresa berriak iragarri du instalazioak zabalduko dituela Miramongo Parke Zientifiko eta Teknologikoan.

QUATRE LAB erreferentea da sektore farmazeutiko eta bioteknologikoan, eta Terapia Aurreratuetarako Medikamentuak ebaluatzeko eta ziurtatzeko zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu produktuen kalitatea eta eraginkortasuna bermatu nahi duten enpresa eta erakundeentzat. QUATRE LABen inbertsoreak Columbus Venture Partners, Columbus Life Sciences Fund III funtsaren bitartez,  eta Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGEIC, S.A.- SPRI Taldea dira, BASQUE FCR eta SEED GIPUZKOA, SCR kudeatutako erakundeen bitartez.

QUATRE LABek Terapia Aurreratuetarako Medikamentuentzako, Kimika Sintetikoaren garapen berrientzako eta potentzia-entseguentzako lehengaiak ekoizten dituzten eta aitzindariak diren enpresei bideratuta ekingo dio jarduerari. Kualifikazio handiko adituen taldea du eta puntako teknologiarekin hornitutako azken belaunaldiko laborategia. QUATRE LAB Euskadiko industria farmazeutikoarentzako bazkide fidagarria da.

Hauek dira QUATRE LABek eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak:

  • Kalitatearen azterketa: Produktu farmazeutikoen eta terapia aurreratuen ebaluazio zorrotza, estandarrik zorrotzenak betetzen dituztela bermatzeko (Fabrikazio Egokiaren Arauak).
  • Ikerketa eta garapena: Lankidetza ikerketa- eta garapen-proiektuetan, medikamentuen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko.
  • Araua betetzea: Medikamentuak onartzeko beharrezkoa den araudien dokumentazioa prestatzeko aholkularitza eta laguntza.

QUATRE LABen irekiera aurrerapauso esanguratsua da Donostian eta inguruetan terapia aurreratuen sektorean berrikuntza eta kalitatea sustatzeko. Enpresa konprometituta dago bezeroaren bikaintasunarekin eta gogobetetasunarekin, eta enpresaren inaugurazioa mugarri garrantzitsua da tokiko industria farmazeutikoaren garapenerako.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Eusko Jaularitzak 1985ean SPRIren bitartez sortu zuen arrisku kapitalaren erakundeak kudeatzen dituen sozietatea da. Euskadiko industria-ehundura sustatu eta dinamizatzeko sortu zuten, Euskadiko enpresen kapitalean aldi baterako parte hartuz.  Osagarri berritzaile handia duten ekintzailetzarako proiektuetan, Europako RiS3 estrategiekin bat egiten duten proiektuetan eta Euskadiko enpresen nazioartekotzea, hazkundea eta berrikuntza sustatzen duten proiektuetan inbertitu du bereziki.

Columbus Venture Partners arrisku kapitala duen Espainiako gestorea da eta ikuspegi berdingabea eskaintzen du medikamentu (bio) farmazeutikoen eta produktu biofarmazeutikoen fabrikaziorako teknologia aurreratuen garapenerako etapa guztietako aukera garrantzitsuetan inbertitzeko. Columbus VPk 250 milioi dolar baino gehiago kudeatzen ditu bere hiru funtsen artean eta errendimendu-historia izugarria eraiki du berriki Viralgen, Askbio, PTS, Sanifit edo Recoviden egin dituen desinbertsio arrakastatsuekin. Columbuseko talde profesionalak ezagutza zientifiko, mediko eta enpresarial sendoa uztartzen du, eta eskarmentu handia du enpresen bioteknologiaren esparruan.  Informazio gehiagorako, ikusi www.columbusvp.com

 

Lotutako albisteak

4 otsaila, 2025 I+G
Robtwin proiektuak fabrikazio aurreratuaren aldeko apustua egin du automobilgintza-sektorean
Irakurri gehiago
28 urtarrila, 2025 I+G
EKOHOOD, garraioen ontziratzeko soluzio jasangarria
Irakurri gehiago
23 urtarrila, 2025 I+G
Alzola Brakes, urtean 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen dituen Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
23 urtarrila, 2025 I+G
Hidrogenoaren metaketan berrikuntza bermatzea, DESSERT proiektuaren helburua
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2025 I+G
NORTH4, soldaduren barne-akatsak detektatzeko alternatiba berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak