Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 Marzo, 2018 I+G

Pieza arinagoak automobilgintza sektorea iraunkorra izan dadin

GAIKER-IK4k eta Gestampek lankidetzan jardun dute PREFORGE proiektuan, konposite termoegonkorretatik abiatuta automobilgintzarako piezak ekoiztea ahalbidetuko duen prozesu produktibo eta malgua garatzeko, ibilgailuen amaierako pisua arinduz.
Automobilgintzarako pieza arinagoak ekoizteko garatutako prozesu produktiboaren parte bat

GAIKER-IK4k eta Gestampek lankidetzan jardun dute PREFORGE proiektuan, konposite termoegonkorretatik abiatuta automobilgintzarako piezak ekoiztea ahalbidetuko duen prozesu produktibo eta malgua garatzeko, ibilgailuen amaierako pisua arinduz.

CO2, isurketak nabarmen murrizteko asmoz, automobilgintzako industriak ibilgailuen pisua arindu nahi du, gas kutsakor gutxiago isur dezaten.

 

Testuinguru honetan, GAIKER-IK4 zentro teknologikoak eta automobilgintzarako osagaiak ekoizten dituen Gestamp enpresak lankidetzan jardun dute azken bi urteotan PREFORGE proiektuaren barruan. Konposatutako erretxina termoegonkorretatik abiatuta pieza arinak eta sendoak sortzea ahalbidetuko duen fabrikazio-prozesu produktibo eta malgua garatzea da ekimen honen helburua.

 

Ezaugarri mekanikoengatik, konposite polimerikoek pieza arinagoak sortzeko aukera ematen dute, eta horrela, pisu txikiagoa izanik, kotxeek energia gutxiago kontsumitu eta gas kaltegarri gutxiago isurtzen dituzte. Hala ere, prozesu honek eskuzko fabrikazio handia behar du, eta horrek ibilgailuen serieko fabrikazioan txertatzea eragozten du.

 

Proiektuaren barruan, GAIKER-IK4 ikerketa-erakundeak, neurrira eta fabrikazio aurreratuko teknologiekin optimizatutako moldaketa-teknologien laguntzaz diseinatutako preforma polimerikoak erabili ditu. Horri esker, polimeroen eraldaketa-prozesua amaierako produktuaren behar espezifikoetara egokitzea lortu da, era automatiko eta malguan eta energia-kostua murriztuz.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak