Nanoeskalako azken aurrerapenak, Bizkaian ikusgai
ImagineNanoren laugarren edizioa martxoaren 13tik 15era bitartean egingo da Bilbao Exhibition Centerren (BEC)
Nanozientziaren azken aurrerapenak, nanoteknologiaren arloko joerak eta grafenoa bezalako material aurreratuen komertzializazio-aukera berriak aztergai izango dira Bilbao Exhibition Centerren (BEC) martxoaren 13tik 15era bitartean, ImagineNano 2018 delako topaketaren barruan.
Laugarren ediziora iritsi den ekitaldi honen historia osoan lehenengo aldiz, erakusketa-eremurako, industria-fororako nahiz osoko bilkurarako sarrera doakoa izango da, martxoaren 5a baino lehen online –www.imaginenano.com/2018/register.php estekaren bitartez– izena emanda dauden bisitari profesionalentzat.
Topaketak merkataritza nahi irakaskuntza arloetako 50 erakusketari inguru biltzea aurreikusi da.