Mondi Neusiedler-ek bere ekoizpen fabrika Pasabanen makinez hobetu du

25 ekaina, 2018
Bobinatzaile bat, ebakitzaile bat eta paketatzaile bat hornitu dizikio Pasabanek Mondi Neusiedler-i

Konpainia gipuzkoarrak, Austriako enpresak Amstetten-en (Austria) duen fabrikaren malgutasuna hobetzeko soluzio oso batez hornitu du

 

Paper eta kartoiaren industriarentzat makinak fabrikatzen dituen Pasabanek, enbalaje materiala eta papera fabrikatzen duen Mondi Neusiedler-entzat, Europar erdialdeko konpainiak Austriako Amstetten hirian duen ekoizpen fabrikaren malgutasuna areagotzen lagunduko duen ekoizpen soluzio oso bat fabrikatu du.

 

Mondik planteatutako beharrei erantzute aldera, fabrikatzaile tolosarrak, paperaren produkzioko puntu bakoitzean bezeroak zehaztutako beharrak kontuan hartzen dituzten hiru makina diseinatu eta eman ditu.

 

Zehazki, Pasabanek Austriako enpresarentzat honako hauek garatu ditu: ertz profil parekatuko paper biribilkiak eta bobinaketa egitura perfektua eskaintzeko gai den bobinatzeko makina bat, fabrikatutako paperaren ebakidura garbia ahalbidetzen duen ebakitzaile malgu bat, eta azkenik, amaierako produktuaren kalitatea murriztu gabe, denbora tarte laburragoan paper orri gehiago eskuratzeko aukera ematen duen irteera bakoitzeko paketatzaile bat.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow