LUBMAT kongresuak tribologia eta lubrifikazio industrialeko azken aurrerapenak aztertu ditu
Donostian antolatutako LUBMAT 2018 topaketan, industriako mantentze-lanetako estrategiak optimizatzeko azken erronkak eta berritasunak izan dituzte eztabaidagai
Gero eta garrantzitsuagoa da industria sektorean makinen mantentze-lanak optimizatzen, ekipoen bizitza erabilgarria luzatzen, fabrikazio-prozesuak hobetzen eta ekoizpeneko gastuak murrizten lagun dezaketen tresnak eta diziplinak garatzea.
Testuinguru honetan, ekainaren 5 eta 6an, LUBMAT 2018 kongresua antolatu zuten Donostiako Miramar Jauregian IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta JOST Triboteknologia Institutu britainiarrak, industria arloko lubrifikazio, tribologia eta mantentze-lanen kudeaketan trebatutako aditurik nabarmenenetako batzuk bildu zituztelarik.