Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 ekaina, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

Inspira STEAM proiektuak edizio berri bat abiarazi du 2020-21 ikasturterako

Ekimenean parte hartu nahi duten tutore eta ikastetxeak behar dira

 

Ekimenean parte hartu nahi duten tutore eta ikastetxeak behar dira

 

Ikasketa zientifiko-teknologikoak dira etorkizun profesionalari begira potentzial handiena duten arloak. Halere, urtez urte ikasle gutxiago matrikulatzen dira zientzia, teknologia eta ingeniaritzekin lotutako ikasketetan, eta zifra hori are txikiagoa da nesken artean. Inspira STEAM proiektuaren arabera, unibertsitateko ikasleen % 55 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan emakumeak % 25 baino ez dira, eta Lanbide Heziketako STEAM adarretan % 9.

 

Deustuko Unibertsitateak bultzatutako Inspira STEAM proiektuaren helburua da zifra horiek iraultzea eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea, batik bat, nesken artean. Horretarako, taldeko mentoring saioak antolatzen dira, emakume teknologoek ikastetxean bertan ematen dituztenak eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako neska-mutilei zuzenduta daudenak.  Proiektua 2016an sortu zen Euskadin, eta harrezkero Madril, Katalunia, Andaluzia, Asturias, Galizia eta Murtziaraino zabaldu da, bere garrantzia aitortzen duten hainbat sari eta laguntza jaso dituelarik.  Bakarrik Euskadin, 216 ikastetxetako 11.000tik gora ikaslek eta 528 tutorek parte hartu dute egin diren lau edizioetan.

 

Inspira STEAM proiektuko lantaldeak deialdi berri bat egin du programaren 2020-21 ediziorako, bai parte hartu nahi duten ikastetxeentzat, eta bai boluntario gisa lagundu nahi duten tutoreentzat. Sei mentoring saio egingo dira neska-mutil talde txikiekin ikastetxeetako ikastorduen barruan. Izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 15era arte.

 

Tutoretza-saioak diseinaturik daude ikasleek hobeto ezagutu ditzaten STEAM lanbideak eta eskaintzen dituzten aukerak, eta helburutzat dute estereotipoak eraistea eta emakume teknologo eta zientifikoen erreferente hurbilak eskaintzea. Tutore boluntario gisa parte hartzeko nahikoa da ilusioa izatea bokazio zientifikoak sustatzen laguntzeko, antolakuntzak berak eskaintzen baititu saioei buruzko aholkularitza eta erabili beharreko irakaskuntza-edukiak.

 

Euskadin, Inspira STEAM taldeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Donostiako Udalaren laguntza publikoa du, eta Innobasque-k ere kolaboratzen du proiektuan.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak