Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 uztaila, 2018 I+G

IK4-IDEKOk fabrikazio-prozesuak optimizatzeko teknologia berriak aurkeztu ditu Budapesten

Euskal zentro teknologikoak, Hungariako hiriburuan antolatutako High Performance Cutting (HPC 2018) konferentzian parte hartu zuen ekainaren amaieran
Hiltzaldiak eman diren aretoaren irudia, HPCko web gunetik aterata

 

Euskal zentro teknologikoak, Hungariako hiriburuan antolatutako High Performance Cutting (HPC 2018) konferentzian parte hartu zuen ekainaren amaieran

Merkatuan lehiatzeko moduko posizioa lortzeko, I+G+b-ak giltzarrizko garrantzia du, eskainitako produktu eta zerbitzuei balio erantsia gaineratu eta enpresa-jardueraren bilakaera bultzatzen baitu. Horren harira, biltzar, foro eta topaketa sektorialak ezagutza partekatu nahiz sinergiak errazteko aukera estrategiko bikaina dira.

 

Ekainaren 25etik 27ra bitartean, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak Budapesten antolatutako High Performance Cutting (HPC 2018) deritzon foroan parte hartu du. Ekoizpen-Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiak (CIRP) antolatu duen topaketa honetan, erakundeak, makinak moteltzeko nahiz fabrikazio-prozesuen egonkortasuna hobetzeko azken aurrerapen teknologikoak aurkeztu ditu.

 

Zehazkiago esanda, ikerketa-erakundeko adituek makina erremintarako moteltze aktiboko sistema berriak aurkeztu dituzte Hungariako hiriburuan, baita parametro geldoak tarteko dituzten fresatze-prozesuen egonkortasuna hobetzeko soluzioak eta ultrasoinuez lagundutako torneaketa-prozesuetarako (UAT) garapen aurreratuak ere.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak