IK-IDEKOk I+G+b-ren kudeaketa sistema ziurtatu du
Gipuzkoar entitateak, bere ikerkuntza, garapen eta berrikuntza ereduaren kalitatea egiaztatzen duen akreditazioa lortu du
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak, bere ikerkuntza, garapen eta berrikuntzaren kudeaketa sistemaren kalitatea baliozkotzen duen ziurtagiria eskuratu du, UNE 166002:2014 arauak ezarritako baldintzak gainditu ostean.
Ziurtagiri hau eskuratzea, derrigorrez bete beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren zentro teknologiko guztiek 2020. urtean.