Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urtarrila, 2020 I+G

Hiri-arkitektura, trantsizio energetikorako aliatua

Tecnaliak eguzki-inguratzaileek hirietan ekar ditzaketen onurei buruzko ikerketa batean parte hartu du
“Solar Skins, An Opportunity for Greaner Cities" txostena SolarPower Europe elkarteak argitaratu du

Tecnaliak eguzki-inguratzaileek hirietan ekar ditzaketen onurei buruzko ikerketa batean parte hartu du

Tecnalia korporazio teknologikoak eguzki-energia fotovoltaikoa eraikuntzan eguzki-inguratzaileen bitartez integratzeko moduei buruzko ikerketa batean parte hartu du, eta lan horren arabera, hiri-arkitektura aliatu bihur daiteke karbono gutxiko energia-sorkuntzaren aldeko trantsiziorako.

 

SolarPower Europe eguzki-energiaren Europako elkarteak argitaratutako “Solar Skins, An Opportunity for Greaner Cities” delako txostenak neurri jakin batzuk finkatu ditu energia fotovoltaikoa eraikuntzan integratu eta aukerak sortzeko, eta teknologia honen diseinuaren malgutasuna nahiz heldutasun tekniko handia nabarmendu ditu.

 

Hauxek dira bertan bildu diren proposamenetako batzuk: eraikin publikoak eraikin energetikoak bihurtzea eguzki-panel inguratzaileen bitartez, jabetza pribatuen titularrentzako finantzaketa-sistema berriak sustatzea, eta eraikin zein garraioen elektrifikazio sistematikoa bultzatzeko pizgarriak abian jartzea.

 

Tecnalia BRTA (Basque Research and Technology Alliance) Partzuergo Zientifiko-Teknologikoko kidea da Euskadiko beste 15 eragile zientifikorekin batera.

 

Tecnaliaren bideo korporatiboa

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak