Garraioa ebakuatzeko sistema seguruagoak
Tecnaliak Dohako metroan instalatuko den konporta-sistema baliozkotu du
Dohako metroan konporta-sistema bat instalatzeko kontratatu duten MC Vallés enpresak soluzio hori baliozkotzeko prozesua egin du Tecnalia euskal korporazio teknologikoaren instalazioetan.
Lan horien barruan, lurrazpiko esparruetako larrialdi-irteerak ardatz dituen sistema irudikatu da, haize-kargarekiko, konportaren itxiera bortxatuarekiko eta inpaktuarekiko erresistentzia bezalako parametroak egiaztatuz.
Horrez gain, maniobra-indarrei, desblokeatzeko ahalmenari eta irekiera eta itxiera anizkoitzei dagozkien diseinu arloko betebeharren inguruko saiakuntzak egin dira.