Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 apirila, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

Gaikerrek itsasora plastiko isurketa murrizteko proiektu europar batean parte hartu du

El proyecto europeo BIOGEARS tiene una duración de tres años (2019-2022), y busca desarrollar alternativas sostenibles utilizando materiales biodegradables y compostables. Durante el proyecto se fabricarán tres prototipos de cuerdas de acuicultura mediante nuevos materiales de origen biológico, basados en polímeros de fuentes renovables.

Greenpeaceredatuen arabera, urtero 12 milioi tona plastiko botatzen dira itsasora. Isurketa horien artean, mikroplastikoak bereziki kaltegarriak dira itsasoarentzat5 mm-tik beherako zatiak direnez animaliek irensteko arriskua dutelakoMikroplastiko horiek elikadura-katean zehar transferitzen direla eta gure mahaietara iristen direla egiaztatzen duten ebidentziak badaude dagoeneko. Isurketa hauen eragileetako bat akuikulturaren sektorea da, industria horretan erabiltzen diren materialen ondorioz. Espezie desberdinak hazten diren kubikuluak lotzeko erabiltzen diren sokak ez daude erraz berrerabiltzeko moduko plastikoz eginak, eta, gainera, ozeanoetan galtzeko arriskua dute. 

Horren ondorioz, soka horien fabrikazioan material gogorragoak, iraunkorragoak eta biodegradagarriagoak erabiltzeko alternatibak garatzeko lanean ari dira hainbat erakunde, haien artean GaikerEuropako BIOGEARS proiektuaren barne. Zentro teknologiko hau Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta dago, eta 1985ean sortu zenetik,  enpresen-teknologian eta berrikuntza zerbitzuetan lan egiten du. Egun, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteko kidea da ere84 profesionaleko taldearekin.  

Europako BIOGEARS proiektuak hiru urteko iraupena du (2019-2022), eta akuikulturako sokak ordezkatzeko alternatiba jasangarriak garatzea du helburu, material biodegradagarriak eta konpostagarriak erabiliz. Proiektuan zehar akuikulturako soken hiru prototipo egingo dituzte, jatorri biologikoko material berrien bidez, iturri berriztagarrietako polimeroetan oinarrituta. Iturri berriztagarrietako biopolimeroak petroliotik ez datozenak dira, jatorri naturaleko substantzietatik abiatuta prozesu kimiko eta biologikoen bidez fabrikatzen dira. “Iturri berriztagarri horiek zelulosa, almidoia eta azukreak izan daitezke, baina baita mota desberdinetako hondakinak ere, hala nola lignozelulosikoak, graduak edo hondakin organikoak, eta horietatik abiatuta lortzen da substantzia hori”, zehaztu dute Gaikerreko proiektuaren arduradunek. 

Hariak muskuiluen eta algen ekoizpenean erabiliko dira, eta  itsasoan duten iraunkortasuna eta errendimendua ebaluatzeko monitorizatuak izango dira. Eusteko erabiltzen diren elementu hauek gutxienez urtebetez erabiltzen dira lanerako, eta, behin zeregina betetzen dutenean, helburua hurrengoa da: konpostatzeko egoeran sei hilabete pasa ondoren, gutxienez materialaren % 90 degradatzea, indarrean dagoen araudia jarraituz. 

Gaikerrek proiektu honetan duen funtzioa hainbat fasetan indargarri bezala lan egitea da, adibidez, material berrien garapenean eta prototipoen monitorizazioan. Zentroko arduradunek nabarmentzen dutenezGaikerrek ekonomia zirkularra sustatzeko material berrien transferentzia bultzatzen du, merkatuak material horiek erabiltzeko erantzun aproposak planteatuz balio-katea aktibatzeko, biomasaren ekoizleen, hondakinen sortzaileen, materialen garapena egiten dutenen eta azken erabiltzaileen artean”. Azken fineanGaiker “azken erabiltzaileentzako bideratzaile bat da”. “Material berrien garapenean iraunkortasuna lortzea dugu ildo estrategikotzat, eta proiektu honek jatorri naturala duten eta biodegradagarriak diren materialak erabiltzea du helburu bezala”, azpimarratzen dute. 

Proiektu honen bezalako beste proiektu europar batzuetan ere parte hartzen du Gaikerrek. Horien artean USABLE proiektua dago, elikagai-hondakinetatik hasita garatutako polimeroetan oinarritutako ontziak eta bestelako tresnak garatzea helburu duena. Beste bat YPACK proiektua da, elikagai-erabilera biodegradagarrietarako prestazio hobetuak dituzten ontzien soluzioak sortzen dituena. Bi proiektuek CSICen lidergoa dute. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak