Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko
Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko: oinarrizko ikerketako proiektuak zein industria-ikerketakoak eta garapen esperimentalekoak (Batzordearen 651/2014 Erregelamenduan, Salbuespenen Erregelamendu Orokorrean definituta bezala). Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza zuzenen bidez egingo den finantzeketak hurrengo ezaugarriak izango ditu:
Koronabir usaren aurkako borrokarekin lotutako proiektuak, bai eta osasun-larrialdiak eragindako ondorio sozioekonomikoak arintzearekin eta berreskuratzearekin zerikusia dutenak ere.
- Premiazkoak
- Beharrezkoak
- Egokiak
Enpresek edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek beren intereseko adierazpenak bidali ahal izango dituzte, arreta berezia jarriz oinarrizko premiaren eta beharraren azterketan.
- Helburuak
- Gauzatze-aldia
- Parte-hartzaileak
- Gutxi gorabeherako aurrekontua
i+dcovid19@spri.eus helbide elektronikora, non eman beharreko urratsak ezagutaraziko dira.
Laguntzaren intentsitateak honako hauetara iritsi ahal izango dira:
- % 100 oinarrizko ikerketa izatekotan
- % 50 Ikerketa industriala izatekotan*
- % 25 garapen esperimentala izatekotan*
* Intentsitate horiek handitu ahal izango dira tamaina edo/eta lankidetza-primengatik, Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diruz lagun daitezkeen gastuak honako hauek izan daitezke:
- Langileen kostu zuzenak eta zeharkakoak (ikertzaileak, teknikariak eta eskatzailearen plantillakoak diren eta ikerkuntza-jarduera horretan enplegatuta dauden bestelako laguntzaileak), proiektura bideratuta dauden heinean.
- Kanpo-aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostua (erakunde parte-hartzaileen pertsonala ez den pertsonal lankidea eta proiektuaren espezializazio handiko zatien azpikontratazioa barne. Zerbitzu horiek esklusiboki eta era iraunkorrean ikerkuntza-jarduerarako erabiliko dira eta kanpo-hornitzaileei erositakoak izango dira, jakintza tekniko eta teknologikoak barne.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak, hartarako akreditatutakoak, azpikontratatzearen ondoriozko gastuak.
- Aholkularitza-kostuak eta proiektura soilik bideratutako zerbitzu baliokideak
- ETEentzako jabetza-eskubide industrialen kostuak
- kerkuntza-jardueraren ondorioz zuzenean hartutako ustiapen-gastuak (hala nola materialen eta hornikuntzen gastuak…)
- Ikerkuntza-jarduerarako soilik eta era jarraituan erabilitako instrumentu eta ekipamenduen gastuak: ikerkuntza-jardueretan soilik eta era jarraituan erabilitako ekipamendu eta instrumentuen kostuen amortizazioa proiektuan zehar, doan lagata lortutakoen kasuan izan ezik.