Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 apirila, 2022 I+G Europa

Euskadik Horizon 2020 programan daukan arrakasta-tasa % 19koa da, hau da, Europako batez besteko % 12aren gainetik dago berrikuntza eta bikaintasun indargune bezala

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak berrehun enpresarekin batera parte hartu du “Euskal enpresei Horizonte Europa programan parte hartzen laguntzeko estrategia” jardunaldian
La consejera Arantxa Tapia, en el centro, junto al resto de participantes en la jornada.
Arantxa Tapia sailburua, erdian.
  • Tapia: “Next funtsen oihartzunak itzalean utzi ditu Europako beste ekimen batzuk, hala nola Horizon ekimena, zeina arrakastatsua izan baita Euskadirentzat, berrikuntza eta balio teknologiko handia errealitate objektibo bat direlako Euskadin eta horiei esker garelako lehiakorrak. Horizon 2024 esparru berrian posizionatu beharra daukagu”

Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, gaur goizean parte hartu du Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Innobasquek eta EEN Basque Partzuergoak antolatutako “Euskal enpresei Horizonte Europa programan parte hartzen laguntzeko estrategia” izeneko jardunaldian.  200 enpresa inskribatu dira eta jardunaldiak euskal I+G+B-ren nazioartekotzearen ekarpena eta eragina nabarmendu ditu.

Lehenengo ondorioa da Euskadi lehiakorra dela Europako programetan. Horizon 2020 programa tresna bikaina izan zen Euskadiko berrikuntza-ekosistema indartzeko, zeina bikaintasun-polo gisa definitu baita Berrikuntzaren Eskualdeko Panelean, Europako Batzordearen balorazioan jasotako datu tekniko objektiboen arabera.

Tapiak gogorarazi du ondo dakigula zeintzuk diren gure indarguneak eta hobetu beharreko alorrak: “Hamarkada bat baino gehiago daramagu horiek seinalatzen, eta lanean ari gara hobetzeko. Orain, indarguneak, hala nola berrikuntza eta balio teknologiko handia, errealitate bat dira, eta horietan oinarritu behar dugu zeren aukera ematen digute lehiakorrak izateko. Apustu horri jarraiki, Eusko Jaurlaritzak 600 milioi eurotik gorako laguntza-plan bat eskaintzen die enpresei, horietatik %70 I+G+B-ko programetara eta Trantsizio Energetikora bideratzen direnak”.

Ekonomi Garapeneko sailburuaren ustez, Euskadik apustu egin behar du Horizon 2024 Esparru berrian posizionatzearen alde.

“Next funtsen oihartzunak itzalean utzi ditu Europako beste ekimen batzuk, hala nola Horizon ekimena, zeina arrakastatsua izan baita Euskadirentzat”, nabarmendu du Tapiak.

“Ikusirik Horizon 2020 programan lortutako emaitzak, esan dezakegu euskal parte-hartzea arrakastatsua izan dela programa honetan”, adierazi du sailburuak.  Europako Batzordearen itzulera-helburua jasota zegoen “2014-2020 aldirako Europako I+G+B-ren Koaderno Estrategikoan”, eta 805,5 milioi eurokoa zen. Helburu hori 2014an finkatu zenean, biziki asmo handikoa zen, baina emaitzak espero zirenak baino hobeak izan dira, eta %7an gainditu dute jarritako helburua.

Euskadiren arrakasta-tasa % 19koa izan da, eta Europaren batez bestekoa, aldiz,  % 12koa.

Euskal enpresen kasu arrakastatsuak

Innobasque-ko zuzendari nagusi Leire Bilbaok mahai-inguru bat moderatu du Horizon programan arrakasta izan duten hiru kasurekin, eta esan du Euskadik 869 milioi euroko finantzaketa lortu duela funts horretatik, hau da, Horizon programaren aurrekontu osoaren %1,3. “Euskadi bederatzigarren dago 2014-2019. urteen  artean funtsak eskuratu dituzten 240 eskualdeen sailkapenean”.

Mahai-inguruan AVS enpresako Espazioko zuzendari Cristina Ortegak adierazi duenez, Europako funts hauek lortzeko, “proposamena lehen orrian irabazi behar da, eta gainerako guztia akatsgabea izan behar da. Oinarri oso onarekin iritsi behar da Europara”. Patxi Samaniegok, Etxe-Tar enpresako Berrikuntza saileko zuzendariak baieztatu duenez, “Europaren aldeko apustua egiteak ikusgarritasun handiagoa ematen du”. Bestalde, Walter Pack enpresako I+G Saileko Gorka Litagok aipatu du Horizon programan arrakasta lortzea lagungarri dela “posizionatzeko eta oihartzuna izateko. Beste erakunde batzuekin kolaboratzeak sendotasuna ematen dizu”.

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek moderatu duen jardunaldiko azken mahai-inguruan hizpide hartu dira Horizonte Europa programak eskaintzen dituen aukerak. Beñat Bilbaok, Europako Batzordeko Berrikuntza zuzendaritzako unitate-buruak, esan du Europako Horizonte programa berriak 95.000 milioi euroko aurrekontua duela datozen zazpi urteetarako, “eta horrek esan nahi du hazkunde handia izan duela Horizon 2020 programaren ia 80.000 milioiekin alderatuta”. Era berean, enpresei gomendatu die “ez beldurtzeko” programaren konplexutasunagatik, eta jabetzeko euren mugez. “Jardunaldian ikusi duzue badagoela laguntza-sare bat zuei laguntzeko prest”.

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendari Alberto Fernándezek azpimarratu du beharrezkoa dela Europan parte hartzeko estrategia bat izatea eta  enpresen eta ETEen presentzia sendotzea. “Gure erronka da enpresa berritzaileen kopurua handitzea”. Apustu egin du enpresa eta teknologi zentroen arteko lankidetza-proiektuak sendotzearen alde. “Kolaboraziorik gabe ezinezkoa da goi-mailako analisi-ikerketarik sortzea Europan”.

Ideko enpresako nazioarteko I+G-ko programen arduradun Juanan Arrietak esan duenez, enpresak, Horizonte Europa programan sartzeko, “argi izan behar ditu gaiak”.

 

Hona hemen jardunaldia:

Eta aurkezpenak:

 

 

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak