Albisteak 9 urria, 2025

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak
-

Bartzelonan, urriaren 7tik 9ra egin den Biospain 2025 azokaren azken egunean jaso dute datorren urteko azoka antolatzeko lekukoa Jaione Ganzaráin, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Cristina Mugica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak. 2026ko irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Biospain azoka BECen.

Lekukoa hartzerakoan Sailburuordeak esan du ‘Plazer eta ohore handia da azoka hau datorren urtean Euskadin ospatzea. Eta ez da kasualitatea, 2002tik Euskal Autonomia Erkidegoak biozientzien eta bioteknologiaren aldeko apustu iraunkorra egin duelako, bereziki osasunari aplikatuta. Biozientziei eta bioteknologiari lotutako garapen sozioekonomikoarekin dugun konpromisoa erabat lerrokatuta dago Europako berrindustrializazioaren ikuspegiarekin, osasun sektorearen garrantzi geoestrategikoaren aitorpenarekin eta balio kate biosanitario osoan kanpoko mendekotasuna murrizteko beharrarekin.’

Bestalde, Cristina Mugicak azpimarratu duenez, “Biospain 2026 hartzea aukera handia da Bizkaiak eta Euskadik nazioartean duten posizionamendua indartzeko, lurralde berritzailea eta munduari irekia baita. Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten dugu gure enpresek eta zentro teknologikoek nazioarteko foro handietan aktiboki parte har dezaten, aliantzak sortuz, inbertsioa erakarriz eta bioteknologian, osasunean eta ezagutzaren ekonomian ditugun gaitasunak proiektatuz. Biospain lehen mailako erakusleihoa izango da gure ekosistemaren ezaugarri diren talentua, ikerketa eta enpresa konpromisoa erakusteko ”.

Ekitaldian izan dira Silvia Labé, Biocat erakundeko Marketing, Komunikazio eta Adimen Lehiakorreko zuzendaria, Ion Arocena, Asebioko zuzendari nagusia, Idoia Muñoz, Basque Health Clusterreko zuzendaria eta Cristina Oyón, Spriko zuzendari nagusiaren albokoa, azokan parte hartu duten euskal enpresetako ordezkariekin batera.

Euskadi Basque Country standa Bartzelonan

Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta BHC-Euskadiko Osasun Klusterrak stand bateratua izan dute Bartzelonan, Euskadi-Basque Country Innovation Land markapean. Euskal osasun ikerkuntzako Bioinstitutuekin, hau da Bioef, BioAraba, BioBizkaia, BioGipuzkoa eta Biosistemakekin batera, sektoreko zazpi enpresak osatu dute standa: BioComputing, Golden Gait Biotech, Hawk, Innoprot, Tad, Miramoon eta Ubikare. Enpresok euren parte hartzearen balorazio positiboa egin dute, hiru egunetan zehar hainbat harreman lotzea lortu baitute, azokan zehar antolatutako jardunaldi eta mahai inguruetan parte hartzearekin batera.

34 herrialde, 2.400 parte hartzaile, 1.065 erakunde, 250 erakusketari eta 4.600etik gora batzar, eta 76 inbertsio-erakundetako 140 inbertitzaile, hauek dira Biospain 2025 azokak eman dituen zenbakiak Bartzelonako Firan egin den azokan.

 

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.