ALEO VITRO. Eneko y Antonio
Albisteak 26 urtarrila, 2026

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera
-

Desagertzeko arriskuan dauden eta ekosistema naturalen osasunerako eta orekarako balio handia duten landareak berreskuratzen espezializatua, Aleovitro Bizkaiko enpresa bioteknologikoa aditua da errendimendu optimoko landareen eta onddoen kimiotipoak in vitro ebaluatu, hautatu eta landatzen  labore eta prozesu industrialetan erabiltzeko.

Gure zerbitzuak zeharkakoak dira, elikagaien, farmaziako, medikuntzako eta kosmetikako sektoreetatik hasi eta ingurumeneraino baitoaz“, azaldu dute arduradunek.

Enpresa 2014an sortu zen eta Zamudioko Enpresa Zentroan du egoitza. Era guztietako “in vitro” landareak landatzen ditu, industria farmazeutikora edo kosmetikora zuzendutako landare mota berriak ikertzeko, besteak beste. Masen espektrometriaren teknika analitikoa aplikatuz, landareen konposizio kimikoaren datu kopuru izugarriak biltzen ditu eta kimiotipo desberdinak ebaluatzen ditu landare-espezie beraren barruan. “Gure laborategian landare-espezieek eskala pilotuan nola jokatzen duten ezagutzeak asko errazten die gure bezeroei laborantzaren ‘scale-u’p-a eta industria-ekoizpena arrisku teknologiko eta ekonomiko txikiagoarekin jorratzea“, nabarmendu dute konpainiatik.

Ikerketa-ildo nagusietako bat desagertzeko arriskuan dauden landare-espezieak berreskuratzeko funtsezko landareak in vitro landatzea edo ugalketa da. Nekazaritzako elikagaien industriaren kasuan, enpresak aplikatzen duen berrikuntzak aukera ematen du lupulua edo sagarrondoak bezalako espezieen optimizazioa bermatzeko, sagardo lupuludunaren ekoizpenean erabiltzeko, gaitasun bikainak dituzten eliteko barietate autoktonoen hautaketa batekin. “Barietate komertzialen laborantzako izurrite eta gaixotasunen arazoen areagotzeak, eta sagardogileentzat % 100 km0 produktuak sortzeko beharrezkoa den material genetiko autoktonoaren beharrak eraman gaitu proiektu honetan sartzera”, diote.

Proiektu horiekin batera, Aleovitrok Malaria bezalako gaixotasunei aurre egiteko lana ere zuzentzen du, eta, horretarako, ‘The Art of Discovery‘ konpainiarekin kolaboratzen du. Konpainia horrek ‘Medicines for Malaria Venture’ elkarteari ematen dizkio zerbitzuak, eta, besteak beste, Bill & Melinda Gates Fundazioak finantzatzen du, malaria desagerrarazteko helburuarekin botiken ikerketa eta saiakuntzak egiteko. Gaixotasun infekzioso horrek 400.000 heriotza eragiten ditu urtero munduan.

Lotutako albisteak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.