Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 iraila, 2020 I+G

Deustuko Unibertsitateak airearen kalitatea modu pertsonalizatuan neurtzen duen gailua garatu du

Plataformak atmosferako poluitzaileen kontzentrazioa aztertzen du eta erabiltzaile bakoitzari denbora errealean airearen kalitateari buruzko informazio egokitua ematen dio.
La Universidad de Deusto desarrolla un dispositivo que mide la calidad del aire de manera personalizada

Deustuko Unibertsitateko eVIDA ikerketa-taldeak plataforma teknologiko bat garatu du. Plataforma hori, big data eta adimen artifizialari esker, gai da erabiltzaileari aireko kutsatzaile atmosferikoen kontzentrazioari buruzko informazioa emateko eta hainbat gunetako airearen kalitatea zehazteko. Gainera, alarma sistema pertsonalizatua eskaintzen du kutsadura mota horrekiko sentikorrenak diren erabiltzaileentzat. 

HealthyAIR izeneko soluzio teknologiko hau airearen kalitatea neurtzen duten gailu-sare batean oinarrituta dago. Sare horrek, batetik, airearen kalitatea neurtzeko estazio publikoak eta, bestetik, gailu pertsonalak erabiltzen ditu. Bi datu-iturri mota erabiltzeak aukera ematen die erabiltzaileei informazio zehatza eta pertsona bakoitzaren beharrei egokituagoa jasotzeko. 

Edozein agertokiren aurrean jarduteko, HealthyAIRek alarma-modulu bat du, erabiltzaileak plataforman erregistratuta dauden kutsatzaile bakoitzerako muga-balio batzuk konfiguratzeko aukera izan dezanHala, erabiltzaileak kopuru hori gainditzen duen aldiro, jakinarazpen bat jasoko du mugikorrean, eta, gero, medikuari bidaliko zaio. Erregistratuta dauden kutsatzaileak esekitako partikulak, karbono monoxidoa, nitrogeno dioxidoa edo sufre dioxidoa dira, besteak beste.  

Hodeian gordetako datuak erabiltzaileak ingurumen–kutsadurarekin izan dituen aurretiko kontaktuetatik eratorritako emaitzak alderatzen ditu”, eViDAtik argitzen dutenez, “hori da sistemaren mekanikak funtzionatzeko gakoa. 

Gainera, ikerketa taldeak azaldu duenez, “inteligentzia artifizialari esker, datuen azterketa estatistikoak kutsatzaileen kontzentrazioan izandako aldaketak hiru egun lehenago iragartzeko aukera ematen du, % 85era arte asmatuta. Horrela, kutsadura-mailaren bilakaeraren jarraipena egin dezakegu, eta prebentzioz jardun. 

Proposatutako soluzioak airearen kalitatea modu pertsonalizatuan neurtzeko eta jarraipena egin ahal izateko balioak erregistratzeko helburua betetzen du. Baina, horrez gain, plataforman sortutako informazioa oso baliagarria izan daiteke organismo estrategikoearnasten dugun airea osasungarriagoa izatea lortzeko neurriak har ditzaten. Modu horretara, arriskuak gutxitzeko lirateke, batez ere populazio kalteberenentzat. 

Gailu teknologikoa 

Sortutako prototipoak bi zati ditu: batetik, airearen kalitatea eraginkortasunez neurtzeko behar diren sentsoreak dituen gailua, eta, bestetik, datuak bildu eta aztertzeko software plataforma.

Praktikan datu-base bat sortzen da, gasen kontzentrazioaren, partikula esekien, kokapenaren, tenperaturaren eta hezetasunaren neurketari esker. Zerbitzari batek datu horiek biltegiratzen ditu eta informazio gisa itzultzen dizkie pertsona eta osasun-profesionalei. Horrela, “jarraipena denbora errealean egin daiteke eta, ahal den neurrian, erabiltzailearen bihotz-biriketako arazoak saihestu”, zehaztu dute ikertzaileek.

Aurrekoaz gain, gailuaren barruan mikroordenagailu bat ere badago, kanpoko faktoreek eragindako edozein akats zuzentzeaz eta zuzenketak zerbitzari zentralarekin eta aplikazio mugikorrarekin sinkronizatzeaz arduratzen dena.

Gailua ahalik eta erosoena eta arinena izan dadin, sentsoreak eta gailuaren elementuak dituen kutxa fabrikazio gehigarriaren bidez egin da, 3Dko diseinu eta inprimaketarekin. Horrela, erabat eramangarria eta erabilgarria da.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekinaktiboekinlaguntzekinlantalde eta aliantzekinikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzekoHori dena ElkartekEmaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak