Danobatgroup, digitalizazioan aurrera
Makina-erremintako fabrikatzaileak eraldaketa digitala bultzatzeko akordioa sinatu du Accenture multinazionalarekin eta horretarako 2 milioi baino gehiago inbertituko ditu 2020ra arte
Danobatgroup industria taldeak akordioa lortu du zerbitzu profesionaletan espezializatuta dagoen Accenture multinazionalarekin, eraldaketa digitalaren aldeko prozesua bultzatzeko asmoz. Taldeak 2 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioa egingo du 2018aren amaieran abiatu eta 2020raino luzatu den proiektu honen egungo ziklo estrategikoan.
Makina-erremintako fabrikatzaileak ohar baten bidez jakinarazi duenez, industria-fabrikaziorako berrikuntzan duen posizionamendua indartzea da lankidetza honen helburu nagusia, baliabideen kudeaketa optimizatu eta gobernantza-ereduaren eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeaz gain.