Albisteak 23 uztaila, 2024

Ceit-ek FABRICARE burutzen du, robotika, interfazeak eta biki digitalak integratzen dituen industria adimenduneko proiektua

Tecnalia, Ikerlan, CTC eta Aidimme zentro teknologikoekin batera sustatuta, proiektuak egungo prozesuak optimizatzea du helburu, fabrikazio seguru, kolaboratibo eta adimentsua hedatuz.
-

Enpresek gero eta industria-fabrikazio adimenduneko irtenbide gehiago eskatzen dituzte, ekoizpen-prozesuak hobetzeko, denborak murrizteko eta segurtasuna handitzeko, eta, aldi berean, horri lotutako kostuak murrizteko. Zentzu horretan, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira errealitate birtual eta areagotua, robotika mugikorra edo sistema ziberfisikoak bezalako berrikuntzak. Ceit euskal zentro teknologikoa buru duen FABRICAREk egungo prozesuak optimizatu nahi ditu, robotikaren, interfazeen eta biki digitalen bidez fabrikazio segurua, kolaboratiboa eta adimenduna hedatuz 

Proiektua CDTIk finantzatu du 2023ko Zentro Teknologikoetarako Cervera Deialdiaren bidez (3,4 milioi euro), eta Tecnalia eta Ikerlan euskal zentroek, CTCk (Kantabria) eta Aidimmek (Valentzia) ere parte hartzen dute. Bertan, 2025eko ekainera arte lankidetza-inguruneetan fabrikazio adimendunaren barruan hainbat teknologia barne hartzen dituzten lan-ildoak ikertu eta garatzen dira.  

“FABRICAREren ikuspegi integratua gaur egungo fabrikazio-prozesuak hobetzean datza, robotika kolaboratiboa eta mugikorra erabiliz, baita pertzepzio-sistema fidagarriak erabiliz eta biki digitalak modelizatzeko eta simulatzeko plataforma batean integratuz ere. Plataforma horri esker, produkzio-prozesua aldez aurretik simulatu eta aztertu ahal izango da, baina baita prozesua denbora errealean monitorizatu eta kontrolatu ere “, azaldu du Diego Borro proiektuaren koordinatzaile eta Ceiteko ikertzaileak.  

Plataforma horrekin elkarreragiteko, hainbat teknologiatan oinarritutako interfaze aurreratuak garatuko dira. Ceiten zeregina, partzuergoaren buru izateaz gain, honako hauek garatzea izango da: simulaziorako biki digitalak, interfaze haptiko berriak, manipulatzaile kolaboratiboentzako kontrolagailu aurreratuak, ingurunea hautemateko sentsoria eta robot mugikorren kokapena, teknika optikoak eta irrati-frekuentzia uztartuz. 

“FABRICAREk bultzada handia emango dio zentro teknologikoen eta sektoreko enpresen arteko lankidetzari, errealitate birtualeko eta areagotuko teknologia aurreratuei esker, bai eta pertsonen eta roboten arteko lankidetza-inguruneei esker ere. Ekimen honek lantegia espazio malguago, automatizatuago, konektatuago, sozialago eta adimentsuago bihurtzea espero da “, adierazi du Ceitek. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Fabrikazio  aurreratuaren  nazioarteko  erakusleiho  bihurtuko  da  Euskadi
03/06/2025 I+G+B

Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi

+Industry azokan hainbat industria-sektoretako ordezkariak elkartuko dira, hala nola automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika arloetakoak; eta SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren laguntza jaso du.

Euskadiko  Parke  Teknologikoa,  duela  25  urtetik  industria  bioteknologikoaren  polo,  Progenika  bezalako  enpresei  esker
29/05/2025 I+G+B

Euskadiko Parke Teknologikoa, duela 25 urtetik industria bioteknologikoaren polo, Progenika bezalako enpresei esker

Sektore bioteknologiko eta biosanitarioko enpresa 25. urteurrena ospatu du

BRTA  sariek  Euskadiko  17  zentro  teknologikoren  bikaintasunezko  ikerketa  aitortzen  dute
26/05/2025 I+G+B

BRTA sariek Euskadiko 17 zentro teknologikoren bikaintasunezko ikerketa aitortzen dute

Ikerketaren alorrean ibilbide sendoa duten hiru pertsona eta etorkizun oparoko hiru gazte saritu ditu BRTA aliantzak.

Horizon  Europe  2025:  7.300  milioi  euro  enpresa  berrikuntza  bultzatzeko  Europan
15/05/2025 Berrikuntza

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.