CAF dibertsifikazioaren alde agertu eta Orbital Critical Systems-en kapitalean sartu da
Tren-fabrikatzaile gipuzkoarrak akordioa erdietsi du, garraiorako kontrol sistemak garatzean espezializatutako ingeniaritza nafarraren akzioak erosteko
Bere hazkundea eta dibertsifikazioaren aldeko apustua indartzeko asmoz, tren-material higigarria fabrikatzen duen CAFek lankidetza hitzarmena sinatu du industria aeroespazialarentzat eta tren-industriarentzat kontrol sistemak garatzean espezializatutako Nafarroako Orbital Critical Systems ingeniaritzarekin.
CAF-ek Noainen egoitza duen konpainiaren akzio-sorta bat eskuratzea aurreikusten duen itunak, tren-seinalizazioan soluzioak garatzera bideratutako bi enpresen arteko lankidetza indartzeko balioko du.
Itunak ingeniaritza nafarrak aireko eta espazio sektoreentzat garatzen dituen teknologiak, errail gaineko garraioan ezarri eta sinergiak sortzea du xede.