I+G+B
Albisteak 23 otsaila, 2024

BRTAko teknologia-zentroek gama altuko mikroskopia elektronikoaren industriako aplikazioa indartu dute

Jardunaldia martxoaren 5ean egingo da CIC nanogunen eta CRYO Plasma FIB ekipamendua, Europa mailan erabilgarri dagoen bakarretako bat, aurkeztuko dute
-

BRTAko teknologia-zentroek gama altuko mikroskopia eta nanofabrikazioko euskarria duen aplikazioa ikerketan eta industrian sendotzea adostu dute. Martxoaren 5ean, CRYO Plasma FIB  izeneko ekipamendua aurkeztuko dute Donostiako CIC nanogunen antolatutako jardunaldian.

Mikroskopia elektronikoko eta manofabrikazio aurreratuko ekipamendu berezi horrek euskarria ematen die energia, biomedikuntza eta material aurreratuen sektoreetako industriari eta ikerketa-zentroei. Jardunaldi horretan bertan aurkeztuko dute Mikroskopia Elektronikoaren Euskadiko Azpiegitura sendotzeko asmoz BRTAko kide diren erakunde hauek sinatu duten hitzarmena: CIC bioGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE eta CIC nanoGUNE.

Jardunaldi horretan, BRTAko kide diren lau ikerketa-zentroetako mikroskopia elektronikoko plataformetako espezialistek beren plataformen gaitasunak eta elkarlanerako aukerak ezagutaraziko dituzte. Bestalde, nanoGUNEn instalatutako ekipo berriaren gaitasun espezifikoak aurkezteko eta bisitak egiteko ere baliatuko dute jardunaldia.

CRYO Plasma FIB delakoa tresna berezia da eta Europan horrelako gutxi daude. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak finantzatu du eta Mikroskopia Elektronikoaren Euskadiko Azpiegitura osatzen du, haren gaitasunak hobetuta. Arlo askotan aukera berriak eskaintzen ditu: tenperatura baxuko fisikarekin lotutako materialen zientzian, energiaren sektorerako ioi-litiozko bateriak eta tomografia zelular krioelektronikoa, esate baterako.

 

 

Lotutako albisteak

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Tecnaliak  nazioarteko  merkatuetarako  suteen  eskala  handiko  saiakuntzak  egiteko  gaitasuna  handitu  du
23/07/2025 I+G+B

Tecnaliak nazioarteko merkatuetarako suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko gaitasuna handitu du

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak akreditazioa lortu du suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko Kanadako araudiaren arabera. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da

Eusko  Jaurlaritzak  120  milioiraino  handitu  du  ikerketa  industriala  sustatzeko  aurrekontua
16/07/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 120 milioiraino handitu du ikerketa industriala sustatzeko aurrekontua

Imanol Pradales Lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

EEN  Basque  Sareak  euskal  ETE-en  parte-hartzea  errazten  du  Europako  I+G  programetan
11/07/2025 I+G+B

EEN Basque Sareak euskal ETE-en parte-hartzea errazten du Europako I+G programetan

BRTA sartu delako Innobasque, BT&I eta hiru merkataritza-ganberekin batera Euskadin SPRIk koordinatzen duen Europako Batzordearen ekimenean

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.