Bizitza berria autobus elektrikoen baterientzat
Irizar eta Ibil konpainiek bat egin dute, autobusetan elektrizitatea biltzegiratzeko erabiltzen diren sistemen berrerabileraren mesedeko proiektua garatzeko
Mugikortasun elektrikoa pisua hartuz doa ingurumenarekiko errespetua oinarri duen garraio-alternatiba bezala. Testuinguru honetan, Irizar eta Ibil enpresek autobus elektrikoen bateriei bizitza berria ematea xede duen lankidetza-akordioa sinatu dute.
Bi konpainien artean sinatutako akordioari esker, Irizarrek ekoiztu eta autobusetan instalatzen dituen bateriak berrerabili ahal izango dira, baita Ibil hornitegietan garatzen ari den birkarga-azpiegituretan energiaren biltegira-sistemei eragiteko erabiltzen den potentziako elektronika ere.