Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

5 otsaila, 2020
Ekimen honen bitartez, sistema kutsatzaileen inguruko enplegua murriztu nahi dute

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea xede duen europar proiektu batean parte hartzen ari da, erregai fosilekin ekoiztutako bilgarriak ordezkatzeko

Bioplastikoekin eta bestelako iturri berriztagarriekin ekoiztutako ontziek oso presentzia murritza dute oraindik, Europako Batasuneko merkatuaren % 2 baino ez. Bilgarri mota honen erabilera sustatzearren, GAIKER zentro teknologikoa Unlocking the Potential of Sustainable Biodegradable Packaging Usable Packaging deritzon europar proiektuan parte hartzen ari da.

 

Ekimen honen bitartez, sistema kutsatzaileen inguruko enplegua murriztu nahi dute, eta horretarako, nekazaritzako elikadura sektorean sortutako azpiproduktu edo hondakinekin mamitutako ordezko soluzioak garatu nahi dituzte, elikagai, edari, sendagai eta ehungintza arloko produktuen ontziratze-beharrak estaliz.

 

GAIKER zentro teknologikoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitako 16 eragile zientifiko eta teknologikok osatutako Basque Research and Technology Alliance (BRTA) euskal aliantza teknologikoko kidea da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow