Arantxa Tapia sailburua, Josu Erkoreka bozeramailearekin.
Berrikuntza I+G+B
Albisteak 8 urtarrila, 2019

Basque Research and Technology Alliance-BRTA erakundearen estatutuak onartu dituzte

Eusko Jaurlaritzak, SPRI-k, Foru Aldundiek, zentro teknologikoek eta ikerketa kooperatiboko zentroek partzuergoa eratzeko hitzarmena sinatuko dute aurki
-

 

Eusko Jaurlaritzak, SPRI-k, Foru Aldundiek, zentro teknologikoek eta ikerketa kooperatiboko zentroek partzuergoa eratzeko hitzarmena sinatuko dute aurki

BRTA Partzuergoak Euskadiko erronka teknologiko eta industrialei erantzungo die, eta Euskadik nazioartean duen lekua hobetuko du

 

 

Gobernu Kontseiluak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) izeneko Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren estatutuak onartu ditu. Partzuergoa 2019ko lehen hiruhilekoan eratuko da, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, 12 zentro teknologiko, ikerketa kooperatiboko 4 zentro eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izango ditu atxikita.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren azpisektore teknologikoa berrantolatzeko prozesuaren eta ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan jasotako finantzaketa-programa publikoen helburua baliabideen efizientzia handitzea eta produkzio- eta gizarte-sareari balioa emango zioten emaitzetara bideratzea zen.

 

Handik bi urtera, sistemak oro har lortutako emaitzak positiboak izan dira (behar bezala neurtu eta egiaztatu dira), eta sistema optimizatzeko prozesuaren barruan aurki BRTA izenekoa eratzea aurreikusi da, hau da, Euskadiko erronka teknologikoei eta industria-erronkei aurre egiteko eta Euskadik nazioartean duen lekua hobetzeko lankidetza-dinamika ziurtatuko duen izaera publikoko entitate berri bat, gaur egun Europar Batasuneko berrikuntza-maila handiko eskualdeen taldean kokatuta gaudela kontuan hartuta.

 

Orain arte aurreikusitakoaren arabera, Administrazio Orokorrarekin batera eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, entitateak honako hauek izango ditu atxikita: Spri, Azterlan, CEIT, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Tecnalia, Tekniker, Vicomtech, Azti, Neiker zentro teknologikoak, CICbioGune, CICbiomaGUNE, CICenergiGUNE eta CICnanoGune ikerketa kooperatiboko zentroak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Enpresa-sareari ezagutza bermatzeko koordinazio handiagoa

BRTA Partzuergoaren funtzio nagusiak honako hauek izango dira: Partzuergoari atxikiko zaizkion agente teknologikoen koordinazioa sustatzea, haien jarduerak uztartzea eta bateragarri egitea, ezagutza sortzeko eta enpresei helarazteko baldintzak sendotzea, eta eremu teknologikoan nazioarteko proiekzioa izango duen marka propio bat bultzatzea.

 

BRTA Partzuergoa Ikerketa Agenda bat eta Transferentzia eta Merkatu Agenda bat egiteaz arduratuko da, Partzuergoa osatzen duten agenteen unitateekin koordinatuta. 

 

Gobernu-egitura eta gobernu-organoak

Gobernu-organoak Batzar Nagusi batez osatuta egongo dira, presidentetzarekin eta presidenteordetzarekin. Kudeaketa- eta zuzendaritza-organoak Batzorde Teknikoak eta Zuzendaritza Nagusiak osatuko dituzte, eta bi aholku-organo egongo dira, Batzorde Zientifiko-Teknologikoaz eta Industria Batzordeaz osatuak.

 

Batzar Nagusia Partzuergoaren gobernu-organo gorena izango da, eta agente guztiak egongo dira ordezkatuta bertan. Ordezkaritza Partzuergoa finantzatzeko egindako urteko ekarpenaren proportziozkoa izango da. Bi urteko gehieneko epean, ospe handiko adituez osatutako Nazioarteko Adituen Aholku Batzorde batez hornituko da BRTA Partzuergoa.

 

Eraketa, aurrekontua eta egoitza

Aurreikusitakoaren arabera, BRTA Partzuergoa urteko lehen hiruhilekoan eratuko da, eta Mendaroko Kurutz-Gain Industrialdean izango du egoitza. Hasierako aurrekontuari dagokionez, Administrazio Orokorrak 500.000 euroko ekarpena egingo du, SPRIk 100.000 euroko ekarpena, eta agente teknologikoek 400.000 euroko ekarpena

 

Lotutako albisteak

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.