Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 1 iraila, 2022 I+G

Azterlan: “Gure altzairu jasangarri berriek garraio-industriak behar dituen pisu-arintze beharrak ere betetzen dituzte”

BRTAko kide den Metalurgia Ikerketa Zentroak aleazio ertaineko altzairu familia berri bat garatu du osagai arinagoak eta iraunkorragoak fabrikatzeko.
Fernando Santos, Azterlaneko ikertzailea eta Bestelako Materialak eta Prozesuak arloko koordinatzailea.

Basque Research and Technology Alliance -ko (BRTA) kide den Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroak aleazio ertaineko altzairu berriak garatu ditu osagai arinagoak eta iraunkorragoak egiteko. Lightalloy Steel familia da, eta hainbat onura ditu planetarentzat, hala nola naturan urriak diren elementuak ordezkatzea, hirugarren herrialdeekiko mendekotasuna dakartenak. Gainera, osagaien pisua nabarmen murrizten du.   

Azterlaneko ikertzailea eta Bestelako Materialak eta Prozesuak arloko koordinatzailea den Fernando Santosen arabera, “garraio-industriak eskatzen dituen iraunkortasun eta pisu-arintze beharrekin oso lerrokatuta dagoen materiala da, eta, gure ustez, ibilgailu astunentzako edo trenbideentzako osagaien fabrikazioan leku nagusia beteko duen materiala da”.  

Aleazio ertaineko altzairuak makina-erreminta edo garraioa (automobilgintza, trenbidea, ontzigintza, aeronautika, etab.) bezalako sektoreetarako osagaiak fabrikatzeko erabiltzen diren materialak dira. Hala ere, naturan urriak diren elementu aleatzaileak txertatzen dituzte beren konposizioan, hala nola kromoa, nikela, banadioa edo molibdenoa. Gainera, piezen azken prezioa garestitzen laguntzen dute, eta birziklatzen zailak dira.  

Azterlanen altzairu jasangarri berriek aleazio-elementu horiek ordezten dituzte: Lightalloy Steel familiak elementu horiek ezabatzea eta manganesoa eta aluminioa batera gehitzea hartzen ditu barne, “naturan ugari dauden eta aldi berean merkeagoak diren materialak, altzairuzko kalitate ia guztietan presente daudenak”, Santosek azaldu duenez.  

Gainera, beste onura batzuk dituzte, hala nola altzairuaren pisua nabarmen murriztea antzeko propietate mekanikoak mantenduz: “Dentsitatea % 8 txikiagoa ere bada”. Koordinatzaileak nabarmendu du, halaber, “nitruragarritasun handia” duela, altzairuak nitrogenoa xurgatzeko, gainazalaren gogortasuna handitzeko duen ahalmenarekin lotzen den alderdia: “Higadura gehigarriarekiko erresistentzia bermatzen du, esfortzu mekanikoez gain, higaduraren aurrean propietate hori beharrezkoa den aplikazioetan”. 

Altzairu horien “fabrikagarritasun industriala” da Santosek nabarmendutako beste ezaugarrietako bat. Dioenez, “ez da soilik laborategiko materiala, eta industria-eskalan prozesa daiteke, bai fabrikazio-teknologia konbentzionalen (galdaketa) bidez, bai hutseko teknologien bidez (hasierako ikusmoldean erabiliak), eta bi kasuetan eskainitako emaitza mekanikoak baliozkotu dira”. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2023 I+G
Celavista: “Ehunen adin biologikoaren eta adinarekin lotutako endekapenezko gaixotasunen atzerapenaren alde lan egiten dugu”
Irakurri gehiago
21 ekaina, 2023 I+G
Aitor Moreno (Ibermática): “Euskal industriak handinahia izan behar du teknologia kuantikoaren aplikazioan”
Irakurri gehiago
14 ekaina, 2023 I+G
ONAk elektro-higadurazko makinak hornitzen ditu Texaseko Tesla megafaktoriarako
Irakurri gehiago
5 ekaina, 2023 Basque Trade & Investment
Ventipet: “Biriketako aireztapena ebaluatzeko erreferentziazko estandar berria izatea da helburua”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak